Denboraldiaurreak EH Koparekin aurrera egingo du

0
PRUEBA

Tenerifen bi lagunarteko jokatu eta gero, garaipen eta porrotarekin, zuri-gorriak etxera itzuliko dira denboraldiaurrean lehiatzen jarraitzeko. Hiru prestaketa partida jokatu ostean, orain aste berri bat irekiko da, bi norgehiagoka berrirekin: bihar SD Eibarren aurka eta igandean CA Osasunaren aurka. Bi partidak EH Koparen edizio berri baten barruan kokatzen dira.

EH Kopako XII. edizioa jokatzear da eta, horrekin batera, dagoeneko denboraldiaurreko klasikoak diren derbiak. B multzoan SD Eibarrekin eta CA Osasunarekin batera kokatuta dagoen talde zuri-gorriak lehen postua eskuratu beharko du finalerako txartela eskuratzeko. A multzoan Reala, Deportivo Alaves eta Bizkerre FT lehiatuko dira. Kopa altxatzeko hitzordua irailaren 3an, igandean, izango da Guardian, Liga F-ko denboraldi berria hasi aurreko astean.

David Aznarren neskek edizio guztietan parte hartu dute 2011tik, eta guztietan finalera iritsi dira, iaz izan ezik. Orduan lehoiek Realaren aurka galdu zuten finalerdietan, Tolosan. EH Kopako zortzi garaipenekin (2011, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2021) Athletic da Euskal Herria Kopa txapelketa gehien eskuratu dituen taldea; aldiz, 2012, 2019, 2020, 2022 urteetako edizioak talde txuri-urdinak irabazi ditu.

Aste honetan armaginen aurkako lehen derbiaren aurka jokatzeko jokalari hauek daude deituta:
Quiñones, A. Nanclares, Maddi, Landaluze, Naroa, Amezaga, Y. Corres, Arana, Azkona, Gara, Eunate, Pinedo, M. Zubieta, Nerea Nevado, Itxaso, Mariana, Elexpuru, Peke, Zugasti, Sanadri, S. Ortega eta Amaia M.