Iker Vicentek nafartarra, 31 minutu 18 segundoko denbora batekin, Trinitate plazan irabazi du gaur aizkolarien Urrezko Kopan; Ikerren atzetik Azkoitiako Julen Alberdi «Txikia IV» bigarren postuan geratu da.
Hauek dira lehiaketan parte hartu duten aizkolariak eta lortutako denborak:
- Iker Vicente 31′ 18″
- Julen Alberdi 32′ 17
- Eneko Otaño 32′ 45″
- Mikel Larrañaga 33′ 48″
- Hodei Ezpeleta 36′ 19″
Aizkolariek ez dute Donato Larretxeak 1995ean jarritako marka (27´ 17´´) gainditu.