Lehoiak EH Kopako finalerako sailkatu dira

0
PRUEBA

Athletic Clubek 1-5 irabazi dio CA Osasunari Mendigorriako El Pontarron zelaian. 30 gradutik gorako tenperaturak eraginda, EH Kirolaren talka erabakigarria goiz kiskalgarri batean jokatu zen Nafarroan. David Aznarren taldea neurketako kontrolatzaile argia izan zen eta Amezaga, Zugasti, Nerea Nevado, penaltiz, Arana eta Sanadri izan ziren golegileak.

Athletic jaun eta jabe izan zen arlo guztietan 1. RFEF mailako arerio baten aurka, nahiz eta gorritxoek aurrea hartu zuten markagailuan Valeroren bitartez. Jone Amezagak berdiketa erdietsi zuen handik gutxira. Pekek, area barruan estropezu egin ondoren, gola oparitu zion Patri Zugastiri, bere taldekide ohien aurrean jokatzen ari zena Riezutik gertu. Atsedenaldiaren atarian, Nevadok baloi bat lapurtu zuen eta penaltia jaso zuen. Lehen zati bikaina jokatu zuen 17 zenbakidunak eta 1-3koarekin heldu zen atsedenaldia.

Zuri-gorriak gol gehiagoren bila joan ziren bigarren zatian. Aranaren botetan abagune paregabea izan zuten, baina bere jaurtiketa gora joan zen. Jokaldi korapilatsuren batean CA Osasunak gola sartzeko aukera ere izan zuen. Aurrelariak laugarrena lortu zuen Azkonaren pasea sare barrura bidalita, 75. minutuan. Elexpuruk erdiratu zuen Sanadriren burura eta donostiarrak, uda honetako beste fitxaketa batek, bosgarren gola egin zuen. Eunatek langa jo zuen derbiko azken unean.

Lehoiak, SD Eibarren aurka bana berdindu ondoren B multzoan, irailaren 3an, igandea, 16:00etan Laguardian jokatuko den final handirako sailkatu dira. Hurrengo lagunartekoa Medina de Pomarren jokatuko dute asteazken honetan, 18:30ean, Liga F-ko Madrid CFF taldearen aurka.