Athletic Clubek Eusko Jaurlaritza hartu du Ibaigane Jauregian, Aste Nagusia dela-eta egiten duen harrera ofizialean

0

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, Athletic Clubek Aste Nagusia dela-eta urtero Eusko Jaurlaritzari egiten dion harreran izan dira gaur eguerdian.

Josu Urrutia presidentea buru izan da gaurko harreran, klubeko zuzendaritza-batzordearekin batera.