Eusko Label mikrofilm laburren lehiaketa

0

Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bitartez, Eusko Label mikrofilm laburren lehiaketarako deialdia egin dute. Ekimen horren helburua Euskal Herriko gertuko produktua zinemaren bidez zabaltzea da, baita gure nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren munduko jasangarritasunarekin lotutako guztia sustatzea eta ezagutaraztea ere.

Film laburrek gehienez hiru minutuko iraupena izan beharko dute eta ezinbestean behar dute telefono mugikor batekin eginak. Izena emateko epea gaurtik (abuztuaren 16a) irailaren 12ra arte egongo da zabalik.

Hautatutako film guztiek bi Eusko Label sari jasotzeko aukera izango dute: batetik, 6.000 euroko lehen saria jasoko du film labur onenak, eta, bestetik, 4.000 euroko bigarren saria Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzak berariaz eratutako epaimahai batek erabakiko du. Bi film labur irabazleak Zinemaldiaren esparruan emango dira, eta sariak irailaren 30ean (larunbata) Kursaal Auditoriumean egingo den amaiera-galan banatuko dira.

Izena emateko inprimakia Donostia Zinemaldiaren webgunean dago eskuragarri. Hautatuak izateko, filmak jatorrizko bertsioan aurkeztu behar dira, eta Zinemaldiak, beharrezkoa izanez gero, azpititulazio elektroniko gehigarri bat egingo du, euskaraz edo gaztelaniaz.

Proposamen hau Donostia Zinemaldiak EAEko lehen sektorearekin eta jasangarritasunarekin hartuta duen konpromisoaren parte da. Konpromiso horrek karbono-aztarnaren inpaktua murrizteko hainbat neurri abiaraztea dakar berekin, baita ingurumen-zabalkundea eta -kontzientziazioa gauzatzea ere, Euskadi Basque Country 2030 Agenda Saria eta halako ekimenez gainera.