- Espero diren tenperatura altuek eta landaredia oso lehor egoteak eragin dute abisua
- Era berean, Eusko Jaurlaritzak gaur, 15:00etatik 18:00etara, alarma gorria aktibatuko du Euskal Autonomia Erkidego osorako, muturreko tenperatura altuak direla eta
Eusko Jaurlaritzak bihar, osteguna, abuztuaren 24a, goizeko 00:00etatik 24:00etara, alerta laranja aktibatuko du Euskal Autonomia Erkidego osorako, baso-suteak izateko arriskua dela eta. Bi faktoreren ondoriozko arriskua da: tenperatura altuak eta landaredia oso lehor egotea. Era berean, Eusko Jaurlaritzak gaur, asteazkena, 15:00etatik 18:00etara, alarma gorria aktibatuko du Euskal Autonomia Erkidego osorako, muturreko tenperatura altuen ondorioz.
Egoera hori dela eta, baso-suteak izateko arrisku-indizeak oso handiak dira, batik bat su hartzeko arriskuarekin eta sua itzaltzeko zailtasunekin lotuta.
Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak landa-inguruneetan eta hiri-inguruetan surik ez egitea gomendatzen du, ezta sua eragin dezaketen jarduerak egitea ere.
GOMENDIOAK: TENPERATURA ALTUAK (TENPERATURA ALTU IRAUNKORRAK ETA/EDO MUTURREKO TENPERATURA ALTUAK)
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Osasun Sailaren nork bere burua babesteko gomendioak jarraitzea gomendatzen du, tenperatura altuen arriskua (tenperatura altu iraunkorrak eta/edo muturreko tenperatura altuak) eta eragin ditzaketen ondorio negatiboak saihestu edo arindu daitezen:
Era berean, Euskalmetek bere web-gunearen bidez (http://www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitter bidez (@Euskalmet eta @112_SOSDeiak) eguneratzen ditu iragarpenak. Jarraitzea gomendatzen dizuegu.
HERRITARREI, ORO HAR:
- Ondo hidratatu! Edan maiz ura eta likidoak.
- Jan elikagai arinak: entsaladak, gazpatxoa, barazkiak eta frutak.
- Erabili arropa zabala, arina eta transpiratzen duena.
- Saihestu kalera irtetea eta ariketa fisiko bizia egitea bero handieneko orduetan.
- Irteten bazara, eraman burua estalita eta bilatu itzala.
- Mantendu etxea fresko; jaitsi pertsianak eta itxi leihoak bero handieneko orduetan.
- Bero handia baduzu, freskatu gorputza, aurpegia eta eskuak ur freskoarekin.
- Eduki zure sendagaiak leku fresko batean.
- Jarri arreta berezia haurtxoei, adingabeei, adinekoei, haurdun dauden emakumeei eta bular-emaileei eta gaixotasun kronikoak dituztenei.
- Bisitatu adineko pertsonak, batez ere bakarrik bizi badira.
- Ez utzi inoiz pertsona bat edo abere bat aparkatuta eta itxita geratzen den ibilgailu baten barruan, nahiz eta itzalean egon.
- Ordubetetik gora irauten duten eta beroarekin lotuta dauden sintomen aurrean, bilatu osasun-arreta eta egon leku fresko batean.
- Norbait konortea galduta badago eta botaka ari bada, burua albo batera begira jarri eta libre utzi arnasteko bideak.
Larrialdi kasuan, deitu 112 telefonora