PRUEBA
Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak bat egin du gaur goizean, Marijaiak eta Zirkuko artistek Aste Nagusian Basurtuko Ospitalean dauden umeei egin ohi dieten bisitarekin.
Ekitaldian izan dira, halaber, Aiora Renteria Pregoilaria, Izaskun Pinedo Txupinera eta Udal Korporazioaren nahiz Jai Batzorde Mistorearen hainbat ordezkari.
Aurten ere, Marijaiak eta zenbait orduz Etxebarria Parkeko kanpa laga duten Tamberlick Zirkuko malabaristek, pailazoek eta akrobatek harrituta eta poz-pozik utzi dituzte Basurtuko Ospitaleko San Pelaio pabilioiko lorategian bildu diren umeak eta adin guztietako pertsonak.