«Asko disfrutatzen ari naiz»

0
PRUEBA

Iñigo Ruiz de Galarretak hedabideen aurrean agerraldia egin du igande honetan Estadi Mallorca Son Moixen RCD Mallorcaren aurka jokatu aurretik. Hala ere, LaLigako 4. jardunaldiko partidan murgildu baino lehen, erdilaria oso pozik agertu da egiten ari den denboraldi hasierarekin eta jokatzeko izan dituen aukerekin: “Ni oso ondo aurkitzen naiz. Asko kostatu zait hona bueltatzea eta asko disfrutatzen ari naiz. Lehen egunetik argi nuen ahalik eta gogorren lan egin behar nuela ahalik eta gehien jokatu eta taldea laguntzeko”.

Eibarko erdilariaren arabera, denboraldi berriko hasierako partidan Katedraleko berdegunean jokatzearen itzulera oso zirraragarria izan zen: «San Mamesekin berriro topatzea ikaragarria izan zen. Familia eta lagunak bertan izan nituen eta oso emozionantea izan zen. Berriro hemen egotea eta Athleticentzat jokatzea sekulakoa da niretzat”.

Athleticen hurrengo aurkariari dagokionez, Ruiz de Galarretak oso partida gogorra izango dela uste du, baina era berean, polita eta berezia: «Norgehiagoka berezia izango da niretzat. Uhartera itzuliko naiz, hiru urte ikusgarri eman ditudan leku batera, harreman estua mantentzen dudan lagunekin topatuko naiz eta berriro ikusiko dugu elkar. Bestalde, neurketa oso zaila izango dela uste dut. Etxean oso indartsuak dira. Bertan hiru urte eman nituen eta talde bikaina osatu dute aurten. Puntu bakarra dute eta garaipena hasieratik bilatuko dute. Partida itxia espero dugu, oso indartsuak dira atzealdean eta oso neurketa ona egin beharko dugu garaipena bertatik ekartzeko».

Azkenik, Athletic Clubeko jokalariak talde zuri-gorriak igandean lortu zuen garaipenari balioa eman nahi izan dio, baita iagortzen ari den une onari ere: «Garaipen garrantzitsua lortu genuen. Neurketa hasiera oso zaila izan zen eta horrelako erreakzioek indarra handia konfidantza eman digute. Taldea oso pozik dago, lan egiteko gogo handiekin eta orain beste aukera oso ona daukagu hiru puntu lortzeko aurkari zail baten aurka«.