Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Nafarroa Koloretan Sariaren hirugarren ediziorako deialdia egin du. Sari horrek 8.000 euroko zuzkidura du, eta helburua da Foru Erkidegoan jatorri migratzailea duen pertsona baten ibilbidea eta kulturarteko bizikidetzako eta arrazakeriaren aurkako jarduerak publikoki aitortzea.
Golardoa, zein Kulturarteko Bizikidetzarako eta Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Ayllu Zerbitzuaren eskutik datorren, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren omenezko esparruan entregatuko da, datorren 2023ko abenduaren 18an.
Sariaren xedea, jatorri migratzailea duen pertsona baten ibilbidea eta ekintzak publikoki aitortzea da, betiere hura ospetsua izanik, Foru Komunitateko kulturarteko bizikidetzan eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako borrokan eredu positibotzat hartzeko modukoa bada. Horrez gain, bizikidetza eta kultura aniztasuna nabarmentzen dituzten ekimenak eta jarduerak nahi ditu goraipatu esparru ezberdinetan zeinen artean dauden hezkuntza, ekonomia eta enpresa, kultura, kirola, hedabideak, udal politikak edo berrikuntza.
Totalean 8.000 euroko zuzkidura duen deialdiak, hainbat kategoria hartzen ditu barne. 3.000 euroko sari nagusia emango zaio Nafarroan bizi den eta jatorri atzerritarra izaten duen pertsona migratzaile bati, bere ibilbidea aitortzeko; bi accsesit ere badaude, 1.500 eurokoa bakoitza.
Horrez gainera, aipamen berezia egingo zaio, 2.000 eurorekin, 2023. urtean Nafarroako kulturarteko bizikidetzarekiko eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako borrokarekiko bere partaidetza aktibo, lankidetza eta ekarpenagatik nabarmendu den pertsona, gizarte-entitate edo elkarte bati. Azkenik, jardunbide egokitzat jotzen diren beste jarduera eta ekimen batzuk aitortuko dira.
Hautagaitzen aurkezpena
Nafarroako edozein egoiliarrek aurkeztu ahal ditu hautagaitzak bai Nafarroa Koloretan sarirako eta bai datorren irailaren 28ra bitarteko aipamen berezirako, baina debekatuta daude auto-hautagaitzak edo ordezkatzen dituzten erakundetako pertsonek aurkeztutako eskariak.
Eskarien aurkezpena telematikoki egin daiteke, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Halaber posta ziurtatuaren bidez igorri daitezke Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusira (Iratxeko Monasterioa 22, 31011 Iruña), gutun- azalean idatziz «Nafarroa Koloretan 2023» Saria. Posta ziurtatua erabiltzen bada, horren berri eman beharko da premionavarradecolores@navarra.es posta elektronikoaren bidez, bidalketa egiten den egun berean.
Aurreko sariak
Nafarroa Koloretan sariaren lehen edizioan, Chaimae Daoud abokatu eta gizarteratze-teknikaria aintzatetsi zuten, bere lan-ibilbideagatik zeinetan epaimahaiak nabarmendu zituen “bere iraunkortasuna, bere saiakera hala nola profesionaltasuna bere jardueraren etorkizuna migratzaileak gizarteratzeko zereginera bideratzeagatik”.
Bigarren dialdian aldiz, Inacio Gomes izan zen sari nagusia jaso zuena “bizikidetzaren balioak irudikatzeagatik eta gazteenentzat erreferente bat izateagatik”, bere boluntario, monitore eta kirol entrenatzaile jarduerak tarteko izanik.