Triwuu: Taldeko erosketetarako komunitate birtuala

0
PRUEBA

Triwuu taldean erostea sustatzen duen komunitate birtuala da non bere laguntzarekin, kontsumitzaileak hainbat produktu aurki ditzake, bai eta iraunkortasunarekiko konpromiso leialari eusteagatik nabarmentzen diren markak ere.

Gure komunitateak pertsona guztiekiko integratzailea eta errespetuzkoa izateaz gain, ingurunean eragin positiboa izan behar du. Nortasun jasangarri hori enpresako arlo guztietara eramaten dugu, ekoizleen hautaketatik hasi eta emisio elektrikoak nabarmen murrizten dituen gure entrega-modu multzokaturaino”, bere CEOak azaltzen duenez.

Salerosketa kontzeptu berritzaile horren atzean Eduardo Humberto dago, logistika, elikaduraren banaketa eta osasun-materiala bezalako sektoreetako enpresen zuzendaritzan ibilbide profesional aipagarria duena eta baita deskontuen online plataformaetan ere eskarmentua duen ekintzailea. “Dudan esperientzia dela eta ekoizleek eta kontsumitzaileek prezioen hazkunde geldiezinagatik duten atsekabea behin eta berriz ikusi eta gero, proiektu hau abiaraztea bururatu zitzaidan, kontsumitzaile, eta ekoizleek zuzenean harremanetan jartzeko, eta planetaren bizi-kalitatea hobetzeko”, adierazten du ekintzaileak.

Helburu hori betetzeko, plataformak gutxieneko bezero kopuru bat biltzen du, ekoizleek irabazi-marjina handiagoa izan dezaten eta kontsumitzaileek prezio merkeagoa izan dezaten erosketa egitean. “Gure komunitatean parte har dezazuen nahi dugu, zuen erosketa-esperientzia zuen ingurunearekin parteka dezazuen eta, gainera, diru gehigarri bat lor dezazuen… zergatik ez? Saltzailerik onenak zarete!! Eta zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta prezio hobeak guztiontzat!”, zehaztu dute online komunitate berritzaile honetatik.

Denda online honek produktu ugari eskaintzen ditu: edariak, udarako-gaiak (ur gaineko hamakak, musika bozgorailuak); sasoiko elikagaiak (gaztak, Idiazabal gaztarekin prestatutako txahal hanburgesak edo udaberriko saski bat). Produktu sorta honetan arto gozo ekologikoa edo kafe-kapsulak lortzeko aukera dago, besteak beste.

Triwuuk bere komunitateari esk plataformarekin jolasteko aukera ere eskaintzen dio, zozketa, igarkizun eta beste aplikazio entretenigarri batzuen bidez, erosketaz modu ludikoagoan goztuz. Horrekin batera, enpresak iraunkortasunarekiko konpromisoa erakusten du konpainiako-arlo guztietan; bai  ekoizleen hautaketatan bai produktuaren banaketan. “Gure proiektuaren hasieratik argi izan dugu gure komunitateak, pertsona guztiekiko integratzailea eta errespetuzkoa izateaz gain, eragin positiboa izan behar duela ingurune fisikoan”, defendatzen du ekintzaileak.

Triwuu-ri buruz gehiago jakin nahi baduzu, esteka hau bisita dezakezu.