Eusko Jaurlaritzak 21.000 euroko dirulaguntza eman dio Ignacio Aldekoa Kultur Etxeari bere funtsa hornitzeko edo berritzeko

0
PRUEBA

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 2022ko irailean egin zuen liburutegietako funtsak hornitzeko edo berritzeko laguntzetarako deialdia. 575.460 euroko deialdi hartatik 20.981 euro banatu gabe geratu ziren eta orain dirulaguntza hori Arabako Foru Aldundiari emango zaio Ignacio Aldekoa Kultura Etxea liburutegi publikoko funtsa hornitu edo berritzeko.

Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko helburua dute Next Generation EU funtsek. Aparteko aukera ematen dute errekuperazio-plan espezifikoak hedatzeko eta pandemiak inbertsioan eta jarduera ekonomikoan duen eraginari aurre egiteko. Helburu hori lortzeko neurriak sei zutabetan daude egituratua, eta horien artean daude, besteak beste, trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala eta hazkunde-eredu adimendun, jasangarri eta integratzaile bat, honako hauek barne hartzen dituena: kohesio ekonomikoa, enplegua, produktibitatea, lehiakortasuna, ikerketa, garapena eta berrikuntza.