Aranzadi Zientzia Elkarteak Europako Arkeologia Elkarteak ematen duen Arkeologia Ondarearen Europako 2023 Saria jaso du, Europako Arkeologia Biltzarraren barruan.

0
PRUEBA

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitorpen instituzionala egin dio gaur Aranzadi Zientzia Elkarteari, Europako Arkeologia Elkarteak (EAA) ematen duen 2023 Ondare Arkeologikoaren Europako Saria jaso baitu, joan den abuztuaren 29an Belfasten egindako Arkeologiaren Europako Kongresuaren barruan. Arlo honetako saririk garrantzitsuena da, eta Aranzadik lortzen duen nazioarteko lehena. EAAk nabarmendu egin ditu elkarteak “ondare arkeologikoarekin eta memoria historikoarekin duen konpromisoa, bere lanak gizartean eta politikan izan duen eragin sakona eta, bereziki, Irulegiko Eskua, azken urteotako Europako aurkikuntzarik esanguratsuenetako bat, gizartean eta politikan izan duen inpaktuagatik, eta orain arte baskoieraz, euskararen aurrekarian berreskuratu den lekukotasunik zaharrena eta osatuena delako”.

Goraipamena ematen duen erakunde horrek arkeologiako 15.000 profesional baino gehiago biltzen ditu 60 herrialdetan, bereziki Europan, eta erreferentzia nagusia da diziplina zientifiko horretan.