Osakidetzako langileen I. Padel Txapelketa Solidarioa

0
PRUEBA

Irailaren 2an, larunbata, padeleko lehen txapelketa solidarioa jokatu zen Osakidetzako profesionalen artean. Zerbitzu erakunde desberdinetako 30 pertsonak Padel & Gol enpresaren instalazioetara joan ziren jarduera fisikoa egitera, elkarrekin harremanak izatera eta osasun-arreta humanizatzen laguntzera. Ekitaldi hau Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Mugikide proiektuaren jardueren barruan kokatzen da. Proiektu horren helburua osasun-arloko profesionalen artean ohitura osasungarriak sustatzea da, funtsezko hiru zutabe hauen bidez: dieta orekatua, kirola eta atsedena.

Egunean zehar, maila ezberdinetako partidak jokatu ziren, atsedenaldian elikagai osasungarriak kontsumitu ziren, argazki-erreportajea egin zen, sariak banatu ziren eta parte-hartzaileen artean zozketak egin ziren. Izen-emateetatik lortutako dirua Irrikiclown elkarteari emango zaio. Elkarte horrek pediatriako pazienteen osasun-arreta humanizatzeko proiektuetan parte hartzen du.

Antolatzaileen iritziz, “txapelketako gauzarik aipagarriena giro ona izan zen. ‘Zaintzen diren profesionalak, zaintzen duten profesionalak’ lelopean, EEC ESIak profesionalen ongizatean eragina duten horrelako topaketak sustatu nahi ditu.”