Eusko Jaurlaritzak 5,6 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuak sustatu eta garatzeko proiektu publikoetarako (Gobernu Bilera 2023-9-12)

0
PRUEBA
  • EREIN programaren xedea da landa eremuan bizi direnen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, herriak berreskuratzea, enplegua sortzea eta Euskadiko landa eremuetan turismoa sustatzea
  • Laguntza horien bidez, 2017az geroztik 32 milioi euro eman zaizkie landa eremuetako inbertsio publikoko proiektuei
  • Deialdi hori Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) diruz laguntzen du eta NPEPE 2023-2027k jasotzen duen landa-garapeneko 18 esku-hartzeetako bat da 

Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak gaurko bileran onartu du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailbururen agindua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuetako sustapen eta garapenera bideratutako laguntzak deitzen diren (EREIN programa). Laguntza horiek erakunde publikoei zuzenduta daude.

EREIN programaren xedea da landa eremuetako oinarrizko zerbitzuetako inbertsioak sustatzea, eta NPEPE 2023-2027 berriaren landa-garapenerako 18 esku-hartzeetan sartuta dago. Hori dela eta, deialdi hau Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) diruz lagunduko du.

Laguntza horien xedea da landa eremuetako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten azpiegiturak eta ekipamenduak eskaintzea, herriak berreskuratzea, enplegua sortzea eta turismoa sustatzea Euskadiko landa eremuetan, nahiz zaurgarritasun maila handiagoko Arreta Bereziko Eremuetan (ABE) nahiz V2, V3 eta V4 zaurgarritasun-mailak dituztenetan.

EREIN laguntzen 2023ko deialdiak 5.659.200 euroko aurrekontu-zuzkidura du. Horietatik 4.716.000 euro batera ordainduko dituzte Feaderrek (% 80) eta Eusko Jaurlaritzak (% 20). Gainerakoa, 943.200 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik emango da.

Laguntza horien onuradunak izan ahal dira tokiko erakundeak, hala nola udalerriak, kontzejuak eta udalerria baino beheragoko mailan dauden tokiko lurralde-entitate guztiak, udalerrien mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko kuadrillak edo tokiko sektore publiko instituzionalak. 

EREIN programan diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Programa honen bidez 2017az geroztik 32 milioi euro inguru bideratu dira inbertsio publikoak finantzatzera landa eremuetan bizi-kalitatea hobetzeko azpiegiturak edo zerbitzuak sortu, hobetu edo hedatu daitezen. Iaz 36 proiektu lagundu ziren diruz.

Laguntza horiek jasotzeko aukera duten jarduerak honako hauek dira:

  • Ur-hornidura eta «saneamenduarekin lotutako oinarrizko azpiegiturak eta energia elektrikoa eta gasa hornitzea eta kanalizatzea.
  • Energia berriztagarrien erabilera eta energia aurreztea sustatzeko azpiegiturak, erakunde onuradunen autokontsumorako.
  • Turismoari lotutako zerbitzuetarako proiektuak eta azpiegiturak: interpretazio-zentroak/museoak eta turismo-bulegoak, ibilbideak eta bide homologatuak, autokarabanentzako aparkalekuak, etab.
  • Erakundeen hirigintzako egokitzapena xede duten azpiegiturak: irisgarritasuna, lorategiak egitea, hiri-argiteria eta «altzariak.
  • Oinarrizko zerbitzuetarako proiektuak: adinekoentzako eguneko zentroak eta egoitzak, haur»eskolak eta farmaziak/botikak.
  • Aisia, kultura eta kirolarekin lotutako zerbitzuentzako proiektuak.
  • Komunitateko ekipamenduetarako irisgarritasun-proiektuak.
  • Industriako poligono txikiak urbanizatzeko proiektuak.

Deialdiaren agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epea izango da EREIn laguntza eskatzeko. Prozeduraren informazio-fitxan daude laguntza izapidetzeko jarraibideak eta fitxa horretatik sartzen da eskariaren inprimakietan; agindua honako esteka honetan argitaratzen denean kontsultatu ahal izango da fitxa hori: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2022/erein-publikoak-2022/web01-tramite/eu/