PRUEBA
Gobernu Kontseiluak onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 500.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea Euskampus Fundazioari, LTC-Sarea ekimena garatu dezan, hau da, Lankidetzarako Mugaz Gaindiko Laborategien Sarea.
2015ean ekimena abian jarri zenetik Lankidetzarako Mugaz Gaindiko lau laborategi sortu dira, Euskampus-Bordeaux Campusaren esparruan
Lankidetzarako Mugaz Gaindiko Laborategiak (LTC) bikaintasuneko ikerketa nazioartekotzen duten ekimenak dira, eta berrikuntza sustatzen dute ikerketatik abiatuta. Ekimenaren helburua da emaitza zientifikoen balio erantsia handitzea eta mugaz gaindiko baterako ikerketaren ikusgarritasuna handitzea Europako Batasunean eta nazioartean.