National Geographic-eko argazkiak dituen ‘Munduko koloreak’ erakusketa aurkeztu da

0
PRUEBA

Alderdiederren ikusgai urriaren 19ra arte

”La Caixa” Fundazioak, Donostiako Udalarekin elkarlanean, Munduko koloreak erakusketa aurkeztu du, National Geographic erakundeko argazkilari ospetsuen 42 argazkiz osatua, irudi horietan gure munduak erakusten duen kolore-paleta zabala bildurik.

Erakusketak kolore bakoitzaren garrantzian eta haren konnotazioetan sakontzen du. Lur planeta aniztasunez betea dago, eta koloreek ez dute esanahi berbera eskualde guztietan. Esaterako, Indian eta Japonian, gorriak araztasuna adierazten du; Afrikan, berriz, doluaren kolorea da, eta, beste herrialde batzuetan, indarra eta kemenarekin lotzen da.

Joel Sartore, Steve McCurry, Lynn Johnson, Jodi Cobb eta beste argazkilari batzuen irudiek mundu zabaleko paisaien, kulturen eta ohituren muina atzeman dute: Papua Ginea Berritik Indiara, Islandiatik Kongoko Errepublika Demokratikora edota Txiletik Estatu Batuetara.

Erakusketa Artea kalean programaren barruan dago eta, haren bidez, ”la Caixa” Fundazioak zientzia eta kultura hurbildu nahi ditu jendearengana, baina ohiko lekuetatik at, hau da, museoetatik eta erakusketa-aretoetatik at.