Dbusek QR kodearekin ordaintzeko aukera ezarri du autobusetan

0
PRUEBA

Dbusen app ofizialaren bidez eros daitezkeen lau txartela ezberdin sortu ditu

Dagoeneko erabilgarri dago Dbusen autobusetan bidaia txartela QR kodearekin ordaintzeko aukera. Sistema berritzaile hori Dbusen linea guztietan erabil daiteke, eta txartela ordaintzeko beste aukera bat da, eskudirutan ordaindu ordez, Donostian autobusez bidaiatzea errazago eta erosoago eginda.

Zehazki, Dbusek QR kodearekin ordaintzeko lau modu berri sortu ditu. Dbusen app ofizialaren bidez eros daitezke ordainketa modu horiek, eta appa iOS eta Androiderako eskuragarri dago.

Hauek dira lau garraio titulu berriak:

  • 30 minutuko QR txartela, egunekoa
  • 30 minutuko QR txartela, gauekoa
  • 24 orduko QR txartela
  • 48 orduko QR txartela

Txartel bat baino gehiago eros daiteke aldi berean, eta eragiketan erosten diren txartelak adina QR kode sortuko dira, autobusean banan-banan baliozkotzeko. Erosketa egiten den uneak markatuko du txartelaren iraungitze unea, erosketa egin eta hurrengo 30 minutuetan, edo 24 edo 48 ordutan erabili beharko da-eta, txartelaren modalitatearen arabera.

Sistemarekin, bidai txartelak erostea erraztu egiten da eta ordainketa arinago egiten da autobusean sartzean, geldialdi bakoitzaren denbora gutxiago eginda eta bidaietan emandako denbora murriztea ahalbidetuta. Txartela EMV kontakturik gabeko banku txartelarekin ordaintzeko modalitatearen osagarria da, zeinak 2017az geroztik funtzionatzen baitu Dbusen autobusetan, eta MUGI txartelarekin ordaintzeko modalitatearena ere bai.

Era berean, aurreikusita dago datozen hilabeteetan autobusek aurrealdean ezkerrean eta erdiko atean dituzten baliozkotzeko makinak berritzea, txartel berri horiek autobuseko makina guztietan baliozkotu ahal izateko.

Era berean, aurreikusita dago datozen hilabeteetan autobusek aurrealdean ezkerrean eta erdiko atean dituzten baliozkotzeko makinak berritzea, txartel berri horiek autobuseko makina guztietan baliozkotu ahal izateko