Udako mugikortasun balantzea

0
binary comment

Mozketa puntualei esker, trafikoa hobeto kudeatu ahal izan da udan ibilgailu gehien ibili diren egunetan

Donostiako Udalak azterketa zabala egin du uda honetan hiriaren mugikortasunean eragina izan duten parametroen inguruan, besteak beste, garraio publikoaren erabilera, Illunbeko aparkaleku periferikoaren erabilera edo Erdigunean kolapsoa saihesteko mozketen protokoloa.

Mozketen protokoloa

Protokolo hori uztailaren 10ean jarri zen martxan, eta abuztuaren 31ra arte egon zen indarrean, Aste Nagusia izan ezik. Denbora tarte horretan, mozketa periferikoak edo puntualak egin ziren 9 egunez uztailean eta 10 egunez abuztuan, ezarritako parametroen arabera.

Zinegotziak adierazi duenez, «mozketa horien balantzea positiboa izan da; izan ere, azken aldian Erdialdean sortu diren kolapso garrantzitsuak saihesteko helburua lortu dugu, hiriaren ohiko igarotzea oztopatzen baitzuten», baina, gaineratu duenez, «badakigu ez dela sistema perfektua eta hobetzeko puntuak dituela, eta dagoeneko ari gara horietan lanean, datorren urtean martxan jarri ahal izateko».

Garraio publikoa

Uda honetako mozketen balorazioa indartzen duen parametroetako bat garraio publikoarena da, datu oso positiboak ematen baititu, bai Dbusen erabilerari dagokionez, bai Dbizi sistemako bizikleten erabilerari dagokionez.

Uda honetan trafikoaren arintasuna hobetu dela baieztatzen duen datuetako bat da iazko udan baino 200 ibilbide gutxiago indartu behar izan direla ezarritako ordutegiak eta maiztasunak betetzeko, eguneko batez besteko errefortzu-kopurua urteko beste hilabete batzuetakoaren antzekoa izanik.

Yarzak azpimarratu duenez, «datu hau garrantzitsua da, hilabete hauetan zerbitzuak izan duen hobekuntza berresten duena, baina, aldi berean, oraindik hobetzeko tartea dugula erakusten digu». Bizikleta publikoaren erabilerari dagokionez, Dbizi sisteman 163.772 bidaia erregistratu dira, iaz baino ia % 7 gehiago, eta horrek hirian autoen murrizketa eragin du.

llunbeko periferikoa eta anezka zerbitzua

Udan trafikoaren arintasuna hobetzeko beste puntu garrantzitsu bat Illunbeko parkinga martxan jartzea izan da, erdigunearekin doako autobus baten bidez konektatuta, uztailaren 8tik irailaren 10era zerbitzua eman duena. Martxan egon den bi hilabeteetan (Aste Nagusia dela-eta 3 eguneko geldialdia izan ezik), Illunbe Mendeurrenaren plazarekin lotu duen autobusak 37.715 bidaia izan ditu, eguneko 618 bidaia batez beste, iazko eguneko batez bestekoa baino % 8,23 gehiago.

Informazio panelak

Helburu nagusia garraio publikoa hirira iristeko garraiobide gisa sustatzea bada ere, datorren udari begira Udala lantzen ari den beste hobekuntza puntu bat Donostiara beren ibilgailuetan sartzen diren pertsonei informazioa eta komunikazioa denbora errealean ematea da.

Zinegotziak adierazi duenez, «aurreikusten dugu datorren urterako dozena bat pantaila dinamiko izango ditugula hiriko sarbideetan, aparkalekuen okupazioari eta egiten diren mozketei buruzko informazioa denbora errealean emateko», eta gaineratu du «informazio finkoko beste hamar pantaila izango ditugula, mugikortasun agenteei laguntzeko».

Hiriko aparkalekuak

Hiriko zirkulazio fluxuek udan islatzen duten beste parametro bat aparkalekuen erabilera da. Sailak bildutako datuen arabera, Artzain Onak, San Martinek, Cervantesek eta Easok osatzen duten aparkaleku taldea ia egun guztietan lehena betetzen da, eta horiek beteta daudenean, fluxua Groseko aparkalekuetara joaten da.