Basque Open Industry-ren zabalkundea abian da

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak aste honetan ekingo diote Basque Open Industry ekitaldiaren zabalkundeari. Ekitaldia BECen izango da, azaroaren 13an eta 14an, eta Enpresa Txiki eta Ertainen Europako Astean (SME WEEK) kokatzen da; izan ere, aste horretan bertan, agertoki berean SME Assembly eta Enterprise Europe Network (EEN) erakundeen urteko bilera egitea lortu da.

Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak eta SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik talentuari, industria adimendunerako joerei, energia- eta ingurumen-trantsizioei eta teknologia- eta digital-trantsizioei buruzko hitzaldi, mahai-inguru eta tailer praktikoak biltzen dituen ekitaldiaren xehetasunak emango dituzte.

Era berean, EAEko ETEek hainbat sektoreren artean eta berrikuntzarekin, nazioartekotzearekin eta ekintzailetzarekin lotutako eragileekin elkarreragin ahal izango dute, eta erakusketa-eremu bat egongo da ETEen EAEko ekosistema ordezkatzen duten enpresa batzuen gaitasunen erakusgarri. Hainbat espezializazio-eremutan banatuta egongo dira, hala nola zibersegurtasunean, nazioartekotzean, zentro teknologikoetan eta startupetan.

Izen-ematea zabalik dago interesa duen pertsona eta enpresa ororentzat:

– Talentua erakartzeko zer egiten ari den jakitea- 4.0 Industriako startup onenak ezagutzea
– Euskal enpresen nazioartekotzea ulertzea: 2023ko jarduna eta 2024ko erronkak
– Energia- eta ingurumen-trantsizioetan eta teknologia-trantsizio digitalean adituak direnei entzutea.
– Kanpo Sareko bulegoetako arduradunekin biltzea, beren enpresa nazioartekotu ahal izateko.
– Estatu Batuetako Gobernuko Energia Departamentuko ordezkari bati entzutea
– Eta askoz gehiago.