3D inprimaketaren eta bioimprimaketaren aplikazio mediko eta farmazeutikoak

0
Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

3D inprimaketako eta bioinprimaketako teknologiak gero eta eskurago ditugunez eta gastuak murriztu egin direnez, behar medikoak eta farmazeutikoak betetzeko aukera zabalagoak daude. UPV/EHUko NanoBioCel taldeko ikertzaileek editatutako liburuak teknologia iraultzaile horiekin lotutako ikuspegi emergenteak aztertzen ditu, besteak beste honako arlo hauetan: farmakoen garapena, gailu medikoak, biorreaktoreak, medikuntza birsortzailea eta ehun-ingeniaritza.

Jose Luis Pedraz Muñoz, Laura Saenz del Burgo Martínez, Gustavo Puras Ochoa eta Jon Zarate Sesma, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko Nanobiocel taldeko ikertzaileak dira eta CIBER BBN eta ICTS Nanbiosis elkarteetako kideak ere bai eta ikertzaile horiek argitaratu dute ‘3D Printing and Bioprinting for Pharmaceutical and Medical Applications’ liburua, teknologia iraultzaile horiei buruzko ikuspegi berriak aztertu ondoren, farmakoen garapenean, gailu medikoetan, biorreaktoreetan, medikuntza birsortzailean eta ehun-ingeniaritzan.

Aplikazioen, merkatuaren eta arauzko azterketaren ikuspegi orokorra eskaintzen du liburuak, eta 3D inprimaketa eta bioinprimaketa teknologiei buruzko merkatu-ikerketak aztertzen ditu. Gainera, forma farmazeutiko berrien 3D inprimaketa aztertzen du, terapia pertsonalizatuetarako eta gailu medikoetarako, baita 3D inprimaketak hezteko dituen onurak ere.

Egileen hitzetan “3D-n egiten den bioinpresioaren teknologiari buruzko liburua da eta hor sartzen dira, biotinten garapenerako polimeroen eta matrize deszelularizatuen diseinua, farmakoen ebaluaziorako 3D-n egindako modelatua eta 3D-n egindako bioinpresioa aplikazio muskulueskeletikoetarako, bihotz-hodietarako, nerbio-sistema zentralerako, begietarako eta azalerako Aplikazio bakoitzaren arrisku- eta onura-analisia eskaintzen du eta biorreaktoreak, arauzko gaiak, mugak eta erronkak nabarmentzen ditu”.

Liburu hau oso erreferentzia ona da materialen zientzietako eta bioingeniaritzako ikasleentzat, ikertzaileentzat eta profesionalentzat eta medikuntzako, farmaziako eta osasun-arloko industrientzat.