Agritech esperientziak zabaltzeko jardunaldia: iraunkortasuna, berrikuntza eta efizientzia

0
PRUEBA

Beste jarduera batzuetan gertatu den bezala, goi-mailako teknologia indarrez sartu da nekazaritzan, abeltzaintzan eta basogintzan, iraultza betean baitaude teknifikazioaren, digitalizazioaren, sensorikaren, robotikaren, adimen artifizialaren eta abarren alde. Ezinbestekoa da nekazaritzako eta basogintzako elikagaien sektorea eraldatzea eta klima-aldaketaren eraginei aurre egiteko sistema produktiboagoak, iraunkorragoak eta erresistenteagoak lortzeko bidean aurrera egitea, eta erronka horiei emandako erantzunen zati bat agritech deritzogun horretan dago.

GARLAN, AVANZABIO eta ENKOArekin batera NEIKERek antolatu duen jardunaldi honetan, teknologia berriek funtsezko zeregina duten nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektoreko hainbat proiektutan egindako aurrerapenak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu, baita goi-teknologiari esker nekazaritza- eta abeltzaintza-prozesuen eraginkortasuna eta errendimendua hobetzen ari direla eta ematen duten denbora, ahalegina eta dirua aurrezten ari direla ere.

Jardunaldia urriaren 26an egindo da Arkautiko Zalditegietan.

PROGRAMA

10:00 – 10:15 | Irekiera. Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.

10:15 – 11:30 | Agritechen esperientziak Euskadin: kasu praktikoak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektoreetan. Moderatzailea: Leire Barañano, NEIKEReko zuzendari nagusia.

1go KASUA: Doitasunezko nekazaritza: “Labore eraginkorragoak eta iraunkorragoak dosifikazio aldakorraren bidez”

• Eder Landa, GARLANeko teknikari komertziala
• Asier Uribeetxebarria, NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babes Saileko ikertzailea

2. KASUA: Hidroponia organikoa: “Disoluzio nutritibo organikoak dituzten lurzorurik gabeko barazkiak ekoiztea”

• Miren Duñabeitia, AVANZABIO
• Patrick Riga, NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babes Saileko ikertzailea

3. KASUA: Doitasunezko abeltzaintza: “Hesi birtualen abantailak mendi publikoaren kudeaketan”

• Gerardo Brossi, ENKOA
• Nerea Mandaluniz, NEIKEReko Animalia Ekoizpeneko Departamentuko ikertzaile

4. KASUA: Doitasunezko abeltzaintza: “Esnetarako behi-azienden ustiategiak monitorizatzea: aldagai horien neurketa automatiza daiteke, eta datuak ustiatzea abeltzainaren mesedetan”

• Pilar Merino, NEIKEReko Natur Baliabideen Kontserbazio Saileko ikertzailea

11:30 – 12:00 | Kafea

12:00 – 12:45 | Digitalizazioa finantzatzeko aukerak

  • AGROBANK VISUAL NACERTekin lankidetzan

IZENA EMATEAK