Urkullu Lehendakariak, Japoniara joan den Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza osoarekin batera, Basque Week-en instalazioak inauguratu ditu eta ongietorria eman die lehen orduan hurbildu diren pertsonei. Goizean zehar, Lehendakariak eguneko lehen gastronomia-tailerran egon da. 12 pertsonak gildak egiten ikasi dute eta txakolina dastatu dute. Txalaparta tailerrak ere parte-hartzaile ugari bildu ditu eta herri kirolen erakustaldiak oinezko guztien interesa piztu du.
BASQUE WEEK
Toshimako Global Ring plaza jendetsuan dauden kaleko lau karpak eta agertoki handi batek osatzen dituzte herritarrekin elkarreragiteko eta ahalik eta jende gehienarengana iristeko diseinatutako Basque Week-en instalazioak.
Urriaren 14tik 19ra (asteburuko 11: 00etatik 20: 00etara eta asteko 12: 00etatik 20: 30era), adin guztietako ikusleei zuzendutako programa zabala eta anitza garatuko da, Euskadi Basque Country-ren xarma ezagutzera eta dastatzera gonbidatzeko.
Programak barne hartzen ditu:
27 emanaldi eta erakustaldi Global Ring Theater agertokitik;
Gastronomiako, herri kiroletako eta kulturako standetan 56 tailer emango dira, euskal gastronomia dastatzeko, dantza-urratsak ikasi eta dantzariekin dantzatzeko edota txalaparta jotzeko;
Euskadiko turismo-eskaintza aurkezteko laugarren standa.