Espeleosorosleen simulakroa

0
  • Euskal Espeleo Laguntza Elkarteak antolatutako ekitaldian Arabako Foru Aldundiko suteak itzaltzeko zerbitzuek eta Gaubeako Babes Zibileko kideek ere parte hartu dute.

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateak gaur, igandea, urriak 15, goizaldean, arrakastaz amaitu du Euskal Espeleo Laguntza taldeak Araban, Arkamu mendilerroan, Coronas leizean (Gaubean) antolatutako simulakroa.

Simulakroan espeleologian adituak diren 60 bat pertsonak parte hartu dute, horien artean Arabako Foru Aldundiko suteak itzaltzeko zerbitzuetako eta Gaubeako Babes Zibileko baliabideek, besteak beste komunikazio-sistemaren eraginkortasuna egiaztatzeko, ezinbestekoa izaten baita era honetako jarduketetan.

Ariketa kobazuloetan eta leizeetan mugitzeko trebatuta dauden espezialistentzat izan da, eta zauritu zegokeen pertsona bat erreskatatu eta atera dute. Horretarako, parte-hartzaileek zailtasun tekniko batzuk gainditu behar izan dituzte Coronas leizean, 190 bat metroko sakoneran eta 1.132 metroko ibilbidean. Leizeak hiru “solairu” eta hainbat putzu, horietako batzuk urez beteta, errekak eta lakuak ditu, bai eta galeria handiak ere.

Euskal Espeleo Laguntza Euskal Espeleologoen Elkargoa – Unión de Espeleólogos Vascos elkarteari atxikitako taldea da, eta hau Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako boluntario taldeetako bat da.