Zamudion egingo da ostiral honetan Urban Mobility Day, auto, motor, bizikleta eta patinete elektrikoekin esperimentatzeko

0
PRUEBA

Txorierriko Mankomunitateko enpresek eta oro har, jendeak, autoak, motorrak, bizikletak eta patinete elektrikoak gidatu ahal izango dituzte Zamudioko Pinoa-Ibaia Enpresa Zentroan.

 

Sprilurrek bere Mugikortasun eta Garapen Jasangarriko Planaren barruan sartu du ekimen hau, 40. urteurrena ospatzen duen urtean.

Urban Mobility Days ekimenak, garraio eta mugikortasun jasangarria enpresa-segmentuari eta, oro har, publikoari ezagutzera ematea eta hurbiltzea xede duenak, beste hitzordu bat du datorren ostiralean, hilak 20, Zamudioko Pinoa-Ibaia Enpresa Zentroan (Pinoa etorb., 8).

Txorierriko enpresa- eta industria-inguruneetako langileek eta erabiltzaileek espazio mugatu bat izango dute ibilgailu elektrikoekin proba teorikoak eta praktikoak egiteko; horrela, ibilgailu elektrikoak erabiltzeko Txartel Jasangarri pertsonalizatua lortu ahal izango da. Mugikortasun elektrikoa esperimentatzeko ordutegia 10:00etatik 16:00etara izango da, eta interesa dutenek hemen eman beharko dute izena: URBAN MOBILITY DAYS-SPRILUR.

Urban Mobility Days ekimenak dibulgazio-saio teoriko-praktikoak egingo ditu Sprilurrek eta  Industrialdeak izeneko sozietateek kudeatutako Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresa-parke eta industrialdeetan. Zamudioko jardunaldi horrekin amaituko dira Bizkaian aurreikusitakoak, eta urriaren 27tik azaroaren 10era bitartean, Urban Mobility Days Gipuzkoara lekualdatuko da; hain zuzen ere, Pasaia, Eibar eta Donostiara.

Ekimenaren helburua Sprilurren Mugikortasun eta Garapen Jasangarriko Planaren barruan sartzen da, 40. urteurrena ospatzen den urtean, eta kudeatzen dituen enpresa-eremuetan ohitura jasangarriak sortzearen abantailak zabaltzea du xede, mugikortasun elektrikoa ekonomia- eta ingurumen-onura baterako integratuz, gasen emisioa murriztuz eta bizi-kalitatea hobetzen eta Euskadi 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzen lagunduz.

URBAN MOBILITY DAYS – SPRILUR

Esperimentatu mugikortasun elektrikoa!