Gobernu Kontseiluak euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak antolatzeko 35.000 euroko dirulaguntza onartu du

0

Komunikazioa Eragin S.L. enpresak jasoko du 35.000 euroko dirulaguntza hori “XARE” euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak antolatzeko. Jardunaldiak azaroan eta abenduan egingo dira Laudion, Vitoria-Gasteizen eta Donostian. Helburua Euskadiko gazteek kultura digitalaren esparruan euskaraz erabil ditzaketen baliabideak ezagutzea eta praktika batzuk burutzea da. IKT, Informazio eta Komunikazio Teknologien , arloan euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko kultura digitala ezagutzera emateko asmoz antolatzen dira jardunaldiak. Gainera, software-en euskaratzea bultzatu eta gazteen artean horiek erabiltzeko ohitura aregotu nahi da.

Jardunaldien helburuak bat egiten du Kultura eta Hizkuntza Politika sailak kaleratutako “Euskararen Ingurune Digitala: Gomendioak 2021-2024” dokumentuan eremu digitalean euskararen normalizazioa eta erabilera sustatzeko zehazten diren helburuekin.