Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du Europar Batasunak planteatutako helburu klimatikoekin, trantsizio energetikoarekin eta Egokitzeko Misioarekin duen konpromisoa

0

Urriaren 24ko Gobernu Kontseiluaren ondoren, EBko klima-politikari buruzko aipamen hauek egin ditu.

“Energia eta klima ibilbide-orri berri bat egiteko beharra munduko eskualde handi guztien agendak baldintzatzen ari da. Ez bakarrik NBE edo Europar Batasuna bezalako erakunde handiek trantsizio energetikoari dagokionez finkatutako helburu klimatikoengatik, baizik eta etorkizuneko matrize energetikoari lotutako teknologia berriek berrikuntza, garapena eta aberastasun ekonomikoa sortzea espero delako haien aldeko apustua egiten duten nazioentzat”.

“Gogoratu behar da Euskadi Europar Batasunaren Klima Aldaketara Egokitzapen Misioaren parte dela, bere esperientzia beste eskualde batzuekin partekatzeko eta larrialdi klimatikoaren erronkarekin erabat konbentzituta dagoen eskualdea dela berresteko”.