Emakundeko zuzendariak Europako Batzordeko eta beste esparru batzuetako ordezkarien presentzia ospatu du, Berdintasun, Zientzia eta Teknologiari buruzko nazioarteko topaketan, Donostian.

0

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Emakunderen bidez antolatutako «Berdintasuna, zientzia eta teknologia. Paradigma aldatzea helburu» Nazioarteko Biltzarra atzotik dago abian Donostiako Miramar Jauregian.

Emakundeko zuzendariak, Miren Elgarrestak, bere hitzaldian nabarmendu duenez, «mundu osoko adituak Euskadira erakartzeaz gain, berdintasunaren, zientziaren eta teknologiaren arloan erreferenteak diren pertsonak eta erakundeak bildu ditugu: Nazio Batuetako, Europako Batzordeko, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak etorri dira».