Bildarratzek gogorarazi du sindikatuekin adostutako akordio bat dagoela eta akordio hori betetzen ari dela

0
PRUEBA

Hezkuntza sailburua sinesgogor agertu da hezkuntza publikoko greben aurrean eta «ikastetxeak lan-liskarretatik kanpo uzteko» deia egin du.

 Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek agerraldia egin du gaur Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, hiru sindikatuk hezkuntza publikoko ikastetxeen sarean gaurko deitu duten greba-egunaren harira.

Lehenik eta behin, aldarrikapen horiek ikastetxeen funtzionamenduan duten eragin kaltegarria irmo arbuiatu nahi izan du, eta ikastetxeak lan-gatazketatik kanpo uzteko eskatu die sindikatuei: » Hezkuntza-eskubideaz ari gara: ikastetxeez, gazteez, haurrez eta familiez ari gara. Eta ezin da onartu, aldarrikapen bat egiteko, ikastetxeek era honetan sufritu behar izatea». Biharko greba egunari begira, hezkuntza arloan sindikatuek zigor berezi bat sorrarazi dutela dio Bildarratzek.

Bildarratz sinesgogor azaldu da. “Utzidazue esaten zur eta lur uzten nautela. Ez da erraza ulertzen, iazko maiatzean akordioa sinatu ondoren, dagoeneko ikasturte honetan aplikatzen ari garen akordioa, sindikatuen gehiengoak eta Hezkuntza Sailak hobekuntza zehatzak adostu ondoren, orain sindikatuek esatea ez dugula sare publikoaren alde egiten. Beraiekin sinatutako akordioa da. Beraiek sinatu dute”.

Agerraldian, Hezkuntzako buruak sindikatuekin egindako akordioaren balioa azpimarratu du, eta akordio horren edukiak gogorarazi ditu, ikasgeletan dagoeneko gauzatu direnak. Sindikatuekin adostutako neurriak zerrendatu ditu, hala nola ingeleseko irakasgaia 3 urtetik aurrera ematea, ingeleseko irakasleak gehitzea gainerako etapetan, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako profesionalen hazkunde handia, DBHko tutoretza bikoitza 20 ikasle baino gehiagoko geletan, ikasgela bakoitzeko ikasle-kopurua jaistea Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, edo 601 irakasle gehiago izatea ikasturte honetan Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan eta beste 265 plaza berri Lanbide Heziketan.

Aurtengo maiatzean lortutako akordiotik haratago, «azken hilabeteetan 3.300 irakasle egonkortu ditugu, 2.000 plaza baino gehiagoko LEP bat egiten ari gara» eta hori amaitzean irakaslegoaren behin-behinekotasuna %8tik behera jaitsiko dela gehitu du Bildarratzek. «Haurreskolak doakoak dira familia guztientzat… familiei kontziliazioan laguntzeko», gaineratu du Hezkuntza sailburuak.