Euskadik ELGAren programa batean parte hartuko du, GJHen lurralde-ikuspegiari buruzko txosten bat egiteko

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua
PRUEBA

Euskadik ELGAren «Hiriak eta eskualdeak tartean sartuz, inor atzean geratzen ez dela bermatzeko» programan parte hartuko du. Programa horrek GJHak «aurkitzeko» interesa duten hiri eta eskualdeei laguntzea du helburu. Gobernu Kontseiluak 100.000 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu du gaur, GJHen lurralde-ikuspegiari buruzko txosten hau egiteko.

Programak nazioartean ezagutzak eta esperientziak trukatzea bultzatu nahi du, maila anitzeko elkarrizketen bidez. Elkarrizketa horiek erakunde-misio banaren bidez antolatzen dira, eta ELGAk kasu zehatzak dokumentatzea du helburu.

Proiektua amaitzeko, ELGAk txosten bat egingo du Euskadiko GJHen lurralde-ikuspegiari buruz, eta, besteak beste, honako hauek jasoko ditu:

– Eskualdearen egoera, GJHei dagokienez, ELGAren batez bestekoarekin eta konparatutako errealitateekin alderatuta;

– Kontuan hartutako eskalan GJHak lortzeko indarrean dauden politika-esparruak eta horien behin-behineko emaitzak aztertzea;

– Plangintza- eta inbertsio-erabakietan GJHak txertatzeko gomendio batzuk eta mugarri zehatzak, erakunde sustatzaileak eta jarraitu beharreko bidea identifikatuko dituen ekintza-plan bat.

Errealitate konparatuei dagokienez, ELGArekin batera lanean ari dira misioetan parte hartuko dutenak Gales, Flandes, Kordoba (Argentina), Los Angeles hiria eta Japoniako hiri bat izan daitezen. Horien artean, Gales izango litzateke erreferentziazko bazkidea, Euskadik duela urte askotatik dituen mota desberdinetako harremanekin.