Mónica Yu, komunitate txinatarraren eta nafarraren arteko “zubia”

0

23 urte baino gehiago dira Monica izena hartu zuenetik, baina Hui Chirekin jaio zen. Lehen aldiz Nafarroara, Nafarroako Unibertsitatean hezkuntza arloko master bat egiteko, etorri zen unean hartu zuen izena. Hemen, bere kulturarekin, txinatarrarekin, erabat ezberdina zen kultura aurkitu zuen, lagunak egin zituen eta gaur egun bere senarra dena ezagutu zuen, benetako PTV bat (Iruñekoa, Bizitza Guztikoa), berak dioen bezala. Bere ama hizkuntza eta kulturaren irakasle lanetan hasi zen eta, pixkanaka, Txinako eta Nafarroako komunitateen arteko lehen lotura bihurtu zen. Orain, 2023ko Nafarroa Koloreetan Saria jaso berri du, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak sustatua, hain zuzen ere, bi kulturak elkarrengana hurbiltzen saiatuz, elkarren ezagutzan Txinako kultura eta Nafarroako biztanleria txinatarra ikusaraztean oinarritutako kulturarteko bizikidetzan egin duen zubi-lan horrengatik.

Hala eman du jakitera gaur goizeko prentsaurrekoan iaz golardo hau bera jaso izan zuen Inacio Gomesek, zeinek iazko saria eskertzeaz gainera horrelako golardoek komunitate migratzailearentzat duten garrantzia nabarmendu duen, gizarte nafarrean betetzen duen zeregina garrantzitsutzat jotzeagatik. Mahaian, Gomesekin batera izan dira hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfaro eta Migrazio Politiketako Zuzendari Nagusi Marisol de la Nava.

Espainiarekiko Monica Yuren interesa 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoei esker hasi zen. “Telebistaz ikusi nituen, liluratu egin ninduten eta banekien, egunen batean, kultura eta hizkuntza ezagutzera etorri behar nintzela bertara”, kontatzen du. Gaztelania ikasten hasi zen Taiwanen, bere jaioterrian, eta 2000. urtean Nafarroara bertaratzeko bere lehen hegazkina hartu zuen. Hiriburuan lurreratu zen Nafarroako Unibertsitateko hezkuntza arloan master bat ikasteko eta hortxe, berak oraindik jakin gabe, hasiko zen Nafarroan komunitate txinatarreko ordezkaririk gorenetako baten mailara eraman duen ibilbidea, gaur egun Nafarroan Txinatarren Elkarteko Idazkari Nagusia izateraino.

Jada Espainiako nazionalitatearekin eta Iruñan jaiotako bi seme-alabekin, Yu andreak oroitzen du gizarte nafarrarekin izan zuen lehenengo kontaktua nahiko bitxia izan zela. “Hasiera batean, uste baino jende askoz ere serioagoa eta hotzagoa iruditu zitzaidan”, esaten du, baina “gero ohartzen zara hemengo pertsonak zeinen abegitsuak diren eta sortzen diren adiskidetasunak benetakoak direla” zehaztu du. Hasieran barneratu zuen irudia harrigarria da, hain zuzen halakoxea delako jatorri txinatarreko pertsona batek hasiera batean eman dezakeen irudia. “Isilagoak izaten erakutsi digute eta egia esan, halakoak gara, baina horrek ez du esan nahi dagokigun gizartetik urrunduta bizi nahi dugunik; gero eta gogotsuago gaude gizarteratzeko”, nabarmendu du eransteko barre artean: “Orain halaber oporrak hartzen ditugu, baita siesta egin ere”.

Eta horretarako lagungarri da bere lana, zeinen bidez, hizkuntza eta kultura bitartekoak izanik, komunitate bata eta bestea uztartzen dituen. “Alde batetik, txinatarra irakasten dut Nihao Navarra nire akademian, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Confucio Gelan ere, eta halaber itzultzaile bezala kolaboratzen dut polizia gorputz ezberdinekin, Nafarroako Gobernuarekin, epaitegiekin edo enpresekin”, esan du Yu andreak, segidan esanez “komunitate txinatarraren eta nafartarraren arteko zubia” bailitzan sentitzen dela. “Gero eta ugariagoak dira hemen jatorri txinatarreko pertsonak, hori agerikoa gertatzen da saltokietan eta ostalaritzan, horregatik da hain garrantzitsua niretzat bizikidetza eta integrazioa hobetzeko ‘zubi’ lan hori betetzea”, erantsi du.

Horren adibide garbia da pandemian zehar bizitakoa, izan ere, garai hartan epaile gisa nabarmendu zen, “nik berriak, legeak, dekretuak eta murrizketak itzultzen kolaboratzen dut, gaztelaniatik txinatarrera, jarraian komunitate honetara birbidaltzeko, informatuta eta uneoro egoeraren nondik norakoen jakitun egon zedin”. “Entitate eta erakunde pilo batzuekin egin nuen lana komunitate txinatarrari transmititu ahal izateko murrizketen eta, oro har, gertatzen ari zen guztiaren gaineko beharrezko informazio guztia”, esan du 2023 Nafarroa Koloretan Sariaren irabazleak, zeinek onartu duen “pandemiaren hasiera nahiko gogorra izan zela”. “Guk iragarri genuen iritsi ahal zela eta musukoak jartzeari eta saltokiak ixteari ekin genion; hemen ez zen halakorik ulertzen eta bazirudien gure aldetik beldurra sartzea zela helburua”, deitoratzen du. Edozein kasutan, eransten du “hori ez zen gertatu komunitate txinatarrarekiko arrazakeria hedatzeko arrazoia eta horretan lagungarri izan zen, hein batean, Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak egindako lana”.

Beretzat, Nafarroara 2000. urtean etorri zenez, gauzak aldatu egin dira. “Nik uste asko hobetu direla; alderdi bien arteko ulermena hobetu da eta komunitate txinatarrarekiko pertzepzioa askoz ere positiboagoa da”, azpimarratu du, amaitzeko esanez bere lanak, hurrengo urtetan, batzuen eta besteen arteko “bizikidetza hobetzen jarraitzeko” bidetik jarraituko duela.

Bi accesit, aipamen bat eta hiru aitortza

Monica Yu Nafarroa Koloretan Sariaren irabazlea da, zeinetan halaber bi accesit lortu zituzten Jared Josue Andino Avilak eta Mohamed Amnay Erramik. Andinoren gainean, epaimahaiak nabarmendu Giza Eskubideen eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde egin duen lan guztia, eta azken honekin urteak eman ditu konprometituta Hondurasen eta Nafarroan, Nafarroako kulturartekotasuna sustatzeko ekarpen bat egiteaz gainera, Hondurasko gastronomia eta kultura ezagutzen laguntzeko hala nola jende migratzaile eta errefuxiatuari harrera gizartean aktiboki parte hartzera laguntzeko eta motibatzeko helburuarekin.

Nafarroako batzorde islamikoko ordezkari eta Nafarroako komunitate islamikoen federazioko lehendakari Mohamed Amnay Erramiri dagokionez, epaimahaiak bere esfortzuen garrantzia agerian jarri du, Erriberan elkarrekiko errespetuan oinarritutako kulturarteko bizikidetza bat nahiz bizitzako esparru guztietan pertsona migratzaileen erabateko inklusioa lortze aldera eginiko ahaleginengatik.

Era berean, epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan dio Lantxotegi Elkarteari, hain zuzen aisialdiaren esparrutik gazte migratzaileen harrera, laguntza eta inklusioa lantzeko bere metodologia komunitario berritzaileagatik, gazte migratzaileak eta Nafarroan sarea duten gazteak lotzen dituen harrera-prozesuan ko-erantzukizuneko planteamendu baten erabilera eginez, nolabaiteko topalekuak proposatuz horietan gauzatzen saiatzeko gazte migratzaileak “harrerako kuadrilletara” sartzera animatzeko berdinen arteko zeharkako eta bat-bateko harremanak.

Azkenik, prentsaurrekoan zehar, aitortu da halaber arrazakeriaren aurkako mundialitoan eginiko lana, bere sustatzaileak izanik Haritu Sarea, Haziak, Itaka Escolapios, Katakrak eta Lantxotegi, koloretako kirolaren kategorian, baita “Acción Contra la Trata” eta “Las Poderosas” elkarteek koloretako kulturaren kategorian eta Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Zerbitzuak koloretako toki politiken kategorian betetako zereginak ere.