PRUEBA
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak errenta bermatua jasotzen duten 500 pertsonarekin garatutako proiektu pilotu bati esker, horietako 191k, hamarretik ia lauk, enplegua lortu dute. Ekimen hau Gizarteratzeko Ibilbide Integratuak – AUNA proiektuaren barruan kokatu da. Proiektu berritzailea da, eta azken urtean gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden 10.000 pertsona ingururi eman dio arreta.