Mecanizados Baikor, 30 urte baino gehiago doitasunezko mekanizazioaren sektorean

0
PRUEBA

Mecanizados Baikorrek, 30 urtetik gorako esperientzia duen enpresak, doitasunezko mekanizazioaren industriako liderren artean lekua egin du, moldeen, tresnen eta osagaien fabrikazioan soluzio integralak eskaintzen baititu, bai eta multzo eta azpimultzo pertsonalizatuen mihiztatzea ere. 18 langileko taldearekin eta material sorta zabal baten maneiuarekin, altzairuetatik plastikoetaraino, Baikorrek sektore askori ematen die zerbitzua, automobilgintzari, trenbideari, industriari, nekazaritzari, elikadurari, aeronautikari eta ekipo-ondasunei, besteak beste. 

Mecanizados Baikorren historia 1992an sortu zen Arrasaten, mekanizazioaren munduan esperientzia handia duen profesional talde batek bultzatuta. Hasieratik, kalitate handiko produktuak prezio lehiakorretan eskaintzeko konpromisoa hartu zuen. 2003an, enpresak funtsezko urratsa eman zuen, Markulete industrialdeko egungo kokapenera aldatu baitzen, 1.500 metro koadroko instalazioetara. Aldaketa horri esker, gaitasuna zabaldu eta zerbitzuen kalitatea hobetu zuten. 

Baina Mecanizados Baikorrentzat mugarri garrantzitsua izan zen erabaki bat badago, piezak 3D diseinuan fabrikatzeko makineria berria erostea da. “Teknologia berriak sartzearen eta gure produkzio-prozesua modernizatzearen aldeko apustu horrek ateak ireki dizkigu aeronautikaren sektore zorrotzerako“, azpimarratu du Martin Arzamendi Baikorreko zuzendariak. Beraz, erabaki estrategiko horri esker, Gipuzkoako enpresak hazteko eta merkatuan dibertsifikatzeko aukera izan zuen, eta bere produktuak Frantziara eta Alemaniara esportatzen hasi zen, “bi herrialdeetan bezero berriak sendotuz eta gure nazioarteko presentzia indartuz”, gaineratu du Arzamendik. 

“Baikorren bikaintasunaren kultura sustatzen dugu, bai gure giza taldearen prestakuntzan, etengabeko hobekuntzako filosofiarekin, bai gure produktuen kalitatean. Esperientzia eta etorkizuneko anbizioa konbinatuta, merkatuaren eskaerak asetzeko behar den ekoizpen-gaitasunarekin batera, erreferentziazko enpresa gara gure sektorean, eta gure hurrengo urratsek ildo beretik jarraituko dute “, esan du Baikorreko zuzendariak. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.