- UPV/EHUko Elurreta ikasgelategian, Vitoria-Gasteizen, 2.559 izangai bilduko dira Osakidetzaren Enplegu Publikoaren Eskaintzako 14 kategoria profesionalen azterketak egiteko, azaroaren 11n (larunbata) eta 12an (igandea).
- Asteburu honetako hautaketa-probak eginda, azaroan, 8 kategoria profesionaletako azterketak egitea baino ez da faltako, Osakidetzako 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko fase hau amaitutzat emateko.
Osakidetzako 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko 14 kategoria profesionaletako azterketak egiteko izena emandako 2.559 pertsona azaroaren 11n eta 12an (igandea) bilduko dira UPV/EHUko Elurretan ikasgelategian, Vitoria-Gasteizen, asteburu honetan egingo diren Osakidetzaren Enplegu Publikoaren Eskaintzaren hautaketa-proben egoitza izango dena.
Azaroaren 11ko (larunbata) azterketak 9:30ean egingo dira; hilaren 12ko (igandea) probak, aldiz, bi txandatan banatuko dira: 09:30ean Administrazioko eta Kudeaketako Erdi Mailako Teknikaria eta Emergentzietako Fakultatibo Medikoa lanbide-kategorietakoak izango dira, eta igandeko 13:30ean Antolakuntzako Goi Mailako Teknikaria – Berdintasuna, Mantentze Mekanikoetako Ofiziala, Laneko Medikuntzako FEM eta Onkologia Erradioterapikoko FEM kategorietakoak.
Hautagai gehien dituen lanbide-kategoria Administrazioko eta Kudeaketako Erdi Mailako Teknikaria da. Horretan 1.256 pertsonak izena eman dute. Azterketa igandean, hilak 12, egingo da.
Asteburu honetan izangai gehien aurkezten dituzten beste bi kategoriak Mantentze Mekanikoetako Ofiziala eta Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria dira, 274 eta 185 izangairekin, hurrenez hurren.
Azterketak asteburu honetan egin ondoren, 8 lanbide-kategoriatako azterketak baino ez dira egin beharko, EPE honetan eskainitako 110 kategorietatik, Osakidetzaren Enplegu Publikoaren Eskaintzaren egungo fasea amaitutzat emateko.
Osakidetzaren 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko azken azterketak 2023ko azaroaren 25ean egingo dira.
Euskal osasun zerbitzuaren enplegu publikoa egonkortzeko egungo hautaketa-prozesuak egonkortasuna emango die 11.000 profesionali, Osakidetzako plantillaren heren bati, eta, gainera, bitartekotasun-tasa % 8tik behera murriztu nahi du, Europako legerian jasotako estandarretara iristeko.
Asteburuan, 2023ko azaroaren 11n eta 12an, Vitoria-Gasteizko Elurreta ikasgelategian egingo diren 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko azterketei dagokienez, hona hemen jakin beharreko informazioa (hautaketa-probak egingo diren kategoriak, egunak eta orduak):
Larunbata 2023/11/11 9:30 h
SEGURTASUNEKO ETA HIGIENEKO PREBENTZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
KIRURGIA ORTOPEDIKOKO ETA TRAUMATOLOGIAKO FEM
- E. OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIAKO MEDIKUA
MEDIKUNTZA FISIKOKO ETA ERREHABILITAZIOKO FEM
OTORRINOLARINGOLOGIAKO FEM
GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN ARLOKO FEM
NEFROLOGIAKO FEM
ANATOMIA PATOLOGIKOKO FEM
Igandea 2023/11/12 9:30 h
ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA
EMERGENTZIETAKO FEM
Igandea 2023/11/12 13:30 h
ANTOLAKUNTZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA – BERDINTASUNA
MANTENTZE-LAN MEKANIKOETAKO OFIZIALA
LANEKO MEDIKUNTZAKO FEM
ONKOLOGIA ERRADIOTERAPIKOKO FEM