4. Euskal Elektromedikuntza Foroa. Osasunaren Inguruko Azalpen Esparrua

0

Gurutzetako Ospitaleak 4. Euskal Elektromedikuntza Foroaren topaketa hartu du. Bertan, sektore horrekin lotutako hainbat berrikuntza aurkeztu dira. Foro horrek beste enpresa, talde edo pertsona batzuek sektore horren inguruan dituzten gaitasunak, ezagutzak eta perspektibak ezagutzeko balio izan du.

Topaketa Ezkerraldea Enkarterri Gurutzetako ESIko zuzendari gerenteak, Barakaldoko Udaleko alkateak eta Euskal Elektromedikuntzako Foroko presidenteak inauguratu dute, eta, horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua eta industriarekin eta osasunarekin lotutako hainbat enpresatako hizlariak izan dira bertan.

Ildo horretan, hainbat gai jorratu dira teknologia berrien aplikazioan oinarrituta, hala nola 3D diseinua, Errealitate Birtuala, Adimen Artifikoa edo bioteknologia berrikuntza teknologikoari, berrikuntzari eta humanizazioari adi dagoen sektore batean.