Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Euskal Kultura Ondarearen Legea aldatzeko lege proposamenari

0

Gobernu Kontseiluak, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak proposatuta, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legea aldatzeko lege proposamena aintzat hartzearen aldeko iritzia eman du.

Balio artistiko, historiko, arkeologiko, paleontologiko, etnologiko, antropologiko, linguistiko, zientifiko, industrial, paisajistiko edo arkitektonikoa duten kultura ondasun higiezin, higigarri eta ez-materialek osatzen dute euskal kultura ondarea.

Gaur egun indarrean dagoen legeak euskal kultura ondarea osatzen duten ondasunen hiru babes maila bereizten ditu: babes berezia, ertaina eta oinarrizkoa. EAJ/PNV eta PSE legebiltzar-taldeek egindako lege proposamenak oinarrizko babes mailari lotutako aldaketa bat planteatzen du. Aldaketa azken horri, oinarrizkoari, definizio handiagoa eta hobea emateko beharraren ondorio da. Era berean, legezko prozedurak definizio indartsuago horretara egokitu nahi dira.

Era berean, Jaurlaritzak uste du beharrezkoa dela ondarea babesteko lege formulazioak energia berriztagarriek eskaintzen dituzten aukera berrietara egokitzea.

Indarrean dagoen legearen xedea da EAEko euskal kultura ondarearen araubide juridikoa ezartzea, ondare hori babestu, kontserbatu eta balioesteko, eta pertsona guztiek ondare hori ezagutu, ikertu, zabaldu eta gozatzeko aukera izan dezaten.