Ergoactiv, 17 urte enpresetan osasun-kultura sustatzen

0
PRUEBA

Pertsonen ongizatea gero eta gehiago baloratzen den gizarte batean, Ergoactiv enpresa sortu zen 2006an, Muskulu Eskeletikoen Nahasmenduen prebentzioko, tratamenduko eta ikerketako puntako enpresa bat sortzeko helburuarekin. Arabako Parke Teknologikoan kokatutako hainbat enpresekin hasi zen lanean, eta, proiektu sendoa zenean, Gasteizko erdigunean finkatu zen, enpresa-sektoreari ez ezik, bizkarreko mina zuten pertsonei ere arreta emateko.  

Ergoactivek etengabe eguneratzen duen metodo bat du, zentroko langileen formakuntzaren bidez, bezeroei zerbitzurik onena ematea bermatzeko, “beti ebidentzia zientifikoan oinarrituta”, adierazi du Ergoactiveko zuzendaritzatik, Ángel Besga Otxoak. Enpresa existitu den 17 urteetan, “5.000 paziente baino gehiagori eman diegu arreta eskolan eta lurralde nazional osoko 100 enpresari inguru”. 

Proposamenaren jatorria batez ere prebentziozkoa izan arren, “gure zerbitzuak eskatzen dituzten enpresak dagoeneko jatorri muskulueskeletikoko absentismo-arazo handiak eta arazo psikosozialak dituztenak dira”, adierazi du Ergoactiv enpresako arduradunak, Iraia Gonzalez de Langaricak. Zerbitzuak eskatzen dituzten enpresak sektore askotakoak dira, adibidez: metalaren arlokoak, hasieran bezala, eta administratiboak, non gaur egun esku-hartze ugari dituen. Hau da, “erakundearen osasun integrala hobetu nahi duen edozein enpresa”. 

Arabako enpresa bere inguruko errealitatera egokitzen joan da, horregatik, “zegoen eskaerari erantzuteko”, Besga Otxoak azaldu duenez, bere eskola digitala sortu zuen. “Uste genuena baino emaitza hobeak izan zituen”; horregatik, gaur egun, birtualaren eta aurrez aurrekoaren arteko proposamen hibridoa eskaintzen du, “presentzialak eta zuzeneko kontaktuak azken emaitzan plus bat dutela uste baitugu”. 

Orain, nahasmendu psikosozialak ugaritu direla ikusi ondoren, “Movimente” izeneko programa garatu du. Jarduera terapeutikoan eta bizimodu osasungarrian oinarritutako jarduerak ditu osasun mentala prebenitzeko eta hobetzeko. Horrela, Ergoactiv enpresako zuzendaritzak adierazi duenez, “gaur egungo osasun-arazo handienari aurre egiteko”. 

Gaur egun, bere metodoa hobetzen jarraitzeko asmoa du, “irtenbide aitzindariekin, gure esperientzia klinikoan eta zientifikoan oinarrituz”, argitu du Angel Besga Otxoak. Era berean, Ergoactivek erakundeak kontzientziatu nahi ditu denboran mantendutako jarduerak egitearen garrantziaz, osasuna hobetzeko eta, ondorioz, profesional guztien produktibitatea hobera egiteko. Azken batean, “erakundeetan osasun-kultura ezartzea erraztea”. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.