Lehen aldiz eman du erizain batek saio kliniko orokor bat monografia modura ESI-an

0
PRUEBA

Joan den azaroaren 8an, ekitaldi-aretoan, saio kliniko orokor bat egin zen, erizain batek monografia modura azaldua. Hain zuzen ere, larrialdi pediatrikoetan pisuaren estimazioa egiteko tresna propio bat sortzeari buruz egindako lan bat aurkeztu zuen. «Bilbo formulak» izena eman zitzaion. Garbiñe Pérez Llarena izan zen hizlaria. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Larrialdietako erizain klinikoa da.

Lehen aldiz eman du erizain batek monografia modura saio kliniko orokor bat, eta merezi duen garrantzi guztia eman nahi diogu. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren, Bilbo-Basurtuko ESIaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlanaren adibidea ere bada, eta tresna bat profesional sanitarioek erabiltzeko nola egiten eta baliozkotzen den erakusten du.

Ikerketa aplikatuaren adibide ona da ikerketa-lan hori. Arazo bat konpondu nahi zuen; hots, nola estimatu paziente pediatrikoen pisua datu hori modu fidagarrian lortu ezin denean, batik bat larrialdi-egoeretan.