Enplegua finkatzeko hainbat deialditan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen duen IVAPeko zuzendariaren ebazpenaren argitalpena atzeratu egin da

0
PRUEBA

Atzeratu egin da IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratzea. Ebazpen horren bidez, hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen da, funtzionarioen eskala honetan eta lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko deialdi hauetan:

  • Erizaintzako eskala
  • Sukalde eta jantokiko laguntzailea
  • Sukaldaria
  • Sukalde eta jantokiko arduraduna
  • Garbitzailea
  • Sukaldeko arduraduna
  • Ikuztegiko laguntzailea
  • Saileko gidaria
  • Garbiketa-burua
  • Laborategiko garbitzailea
  • Arte grafikoetako laguntzailea
  • Itsasontziko arduraduna
  • Gaueko jagolea
  • Peoia
  • Inprimategiko arduraduna

Ebazpena ematen den momentuan hautaketa-prozesuaren webgunean argitaratuko da, dagokion «albistea» erabiliz eta SMS pertsonalizatuak bidaliz.