Eusko Jaurlaritzak 1,8 milioi eurotan handituko du Guggenheim Bilbao Museoan parte hartzea artelanak erosteko helburuarekin

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 1.894.984,53 euro gehiago inbertitzea, 2024ko ekitaldian, “Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporánea de Bilbao, S.L.” erantzukizun mugatuko sozietateko kapital gehikuntzan. Horrela Eusko Jaurlaritzak sozietatearen 3.153 partaidetza izango du sozietate honetan. Helburua, hain zuzen ere, era guztietako artelan eta sorkuntza artistikoak erosi eta ustiatzea da, baita erakusketak eta arte-erakusketak antolatzea ere museoaren bilduma propioa indartzeko.

Ekarpen honen ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak aipatutako sozietatearen kapital sozialean duen partaidetza 62.301.898,62 eurokoa izango da, 103.662 partaidetzatan ordezkatuta. Kapital sozialaren % 50eko partaidetza izango du, eta veste erdia Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio. Guztira, «Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L.» sozietatearen kapitala 124.603.797,24 eurokoa izango da eta guztira 207.324 partaidetza izango ditu.