Eraikin bat eguzki-energiarako egokia den jakiteko aplikazio bat

0
PRUEBA

Hirian energia-komunitateak sortzera animatzeko dirulaguntzen lerro bat ezarri da

Hiriko eraikinen estalkia eguzki-energia sortzeko sistema jartzeko egokia den jakiteko tresna bat jarri du Donostiako Udalaren Ingurumen departamentuak herritarren esku.

Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi duenez, «mekanismo erraz bat da, eta donostiarren eskura jarriko dugu etxeetako eta bestelako eraikinetako teilatuetan plaka fotovoltaikoak jarri edo ez hobeto erabakitzeko. Izan ere, plakak jartzea egoki izanez gero, argindarraren faktura murriztuko genuke. Era berean, eguzki-energia jasangarri hori zabaltzen eta atmosferara botatzen diren berotegi-efektuko gasak murrizten ere lagundu nahi dugu«.

Hala, www.donostia.eus webgunean den bannerrean klik bat egitea nahikoa da eguzki-potentzialaren mapa begiratu eta jakiteko ea gure teilatua edo estalkia egokia den, duen orientazioagatik edo ezaugarriengatik, eguzki-plakak jartzeko. Webgunera sartu eta hiri osoaren mapa zabaltzen da, udalerrian diren estalki guztiena. Berdez, plakak jartzeko moduko estalkiak agertzen dira; laranjaz, hirigintza-babesen bat duten eraikinak, eta gorriz, instalazio fotovoltaikoak jartzeko modukoak ez direnak.

 

Energia-Komunitateak

 

Aldi berean, dirulaguntza lerro bat ere jarri du Ekologiako zinegotzigoak, hirian energia-komunitateak sortzera bultzatzeko. Dagoeneko hasita daude horrelako komunitate batzuk eratzen hiriko toki batzuetan; Berion edo Altzan, esate baterako. Herritarren autokontsumoa eta soberan duten energia saldu ere egiten dute haiek. Europako zuzentarauetan eta tokiko estrategietan jasota daude horrelako ekimenak. DSS2050 Klima Plana eta Klima Aldaketaren Aurkako Borroka Plana ditugu horietako bi. Energia berriztagarrien aldeko apustua egiten da horietan, eta emisioak murriztu eta argindarraren fakturan dirua aurreztea ere eragiten du horrek.

Esan dugun dirulaguntza lerro horrek 100.000 euro dauzka aurtengo jarrita, 2023rako.