Eusko Jaurlaritzak Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak eredu gisa azaldu ditu Donostian, Sektore Publikoko Pentsio Erakundeen Europako Elkartearen urteroko Konferentziaren aurrean

0

Sektore Publikoko Pentsio Erakundeen Europako Elkartearen urteko Konferentziaren esparruan, Hernando Lacalle Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeak borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen (BGAE-en) ereduaren balioa nabarmendu du, aurreikuspen-lan horren etorkizuneko ikuspegiari dagokionez, eta gogora ekarri du Eusko Legebiltzarrak duela 40 urte onartu zuela Estatu osoan aitzindaria izan zen eta Euskadiren tradizio historikoari lotuta zegoen arau bat, “auzolana”, hain zuzen.