2022an, 883 pertsona exekutatu zituzten 20 herrialdetan, 2021ean baino %53 gehiago
Donostiako Udalak bat egiten du “Biziaren aldeko hiriak / Heriotza-zigorraren aurkako hiriak” nazioarteko ekimenarekin. Jarduera azaroaren 30ean ospatzen da duela 21 urtetik eta, besteak beste, Sant’Egidio komunitateak eta Amnesty International-ek bultzatzen dute.
Egun horretan gogorarazten da lehenengo aldiz ezeztatu zela heriotza-zigorra, 1786. urtean, Toscanako Dukerri Nagusian.
Heriotza-zigorra, zenbakitan
Amnesty Internazionalaren “Heriotza-zigorrak eta exekuzioak” Txosten Globalean jasotzen denez, 2022an 883 exekuzio erregistratu ziren 20 herrialdetan. Hau da, 2021ean izandako 579 exekuzioekin alderatuta, %53 gehiago. Horietatik 13 emakumeak ziren.
Amnesty Internazionalek azken 5 urteotan dokumentatutako exekuzioen kopuru handiena da.
Exekuzio gehienak Txinan egin ziren – ez dago zifra fidagarririk, Estatuaren sekretua baitira- Iran (gutxienez 579), Saudi Arabia (196), Egipto (24) eta Estatu Batuak (18).
Amnesty Internazionalek 2022an 52 herrialdetako 2.016 heriotza-zigor berri gutxienez erregistratu zituen. Zifra horrek jaitsiera txikia suposatu zuen 2021ean ezarritako 2.052 zigorrekin alderatuta.
Urtea amaitzean, munduko herrialdeen bi herenek baino gehiagok heriotza-zigorra indargabetu zuten. 108 herrialdetan (munduko gehienetan) legez debekatu zen delitu guztientzat, eta 44 herrialdek abolitu zuten legean edo praktikan. 55 herrialdetan heriotza-zigorra mantentzen zen oraindik.
Adibide bat: gutunak Rocky Myersen heriotza-zigorra bertan behera uzteko
Donostiako Amnesty Internazionaleko taldeak, “Giza eskubideen alde idatzi” kanpainaren barruan, eskutitzak bidaltzera animatzen ditu herritarrak, Alabamako gobernadoreari Rocky Myers-en heriotza-zigorra kommuta dezan eskatzeko. Bai eta presoari berari ere idaztea, harekin elkartasuna adierazteko. Horrez gain, eskaera online sinatu daiteke.
Rocky Myers Rocky Myers adimen-urritasuna duen gizon beltza da. Hilketa bat leporatzen diote eta heriotza zigorra jarri zioten, nahiz eta ez dagoen frogarik krimenaren lekuarekin zuzenean lotzen duenik. Gainera, lekuko garrantzitsuetako batek atzera egin zuen bere aitorpenetik. Epaileak heriotza-zigorra ezarri zuen, epaimahaiaren iritziaren aurka.
A.I. 45 urte baino gehiago daramatza heriotza-zigorraren aurkako kanpainekin, eta mundu osoan hainbat kondena bertan behera uztea lortu du. Hala ere, oraindik bide luzea dago egiteko erabat debekatu arte. 2022aren amaieran, hiltzera kondenatutako 28.282 pertsona zeuden gutxienez munduan.