Amurrio udalerriko Federico Barrenengoa eremuan, alokairuko 42 babes bereziko etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da

0

AGINDUA, 2023ko azaroaren 16koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Amurrioko udalerriko Federico Barrenengoa eremuan 42 babes bereziko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.

42 etxebizitzek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua Etxebizitza kopurua Azalera minimoa Azalera maximoa
2 *2 75,16 m² 75,16 m²
2 39 56,66 m² 69,22 m²
3 1 75,54 m² 75,54 m²

*Etxebizitza egokituak

Kupoa: Mugikortasun urriko elbarriak Kupoa: 36 urtetik beherakoak Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa Kupoa: Behar bereziak Kupoa: Orokorra
2 Etxebizitza 16 Etxebizitza 4 Etxebizitza 10 Etxebizitza 10 Etxebizitza

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Etxebideko eskabidea: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa alta emanda egotea, Aiarako eremu funtzionaleko udalerriren batean (Aiara, Amurrio, Arakaldo, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduña). Dena dela, genero-indarkeria pairatu duten emakumeek eta mugikortasun urria egiaztatu duten pertsonek ez daukate baldintza hori bete beharrik.
  • Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean gutxienez titularretako bat Amurrion erroldatuta dutenek izango dute lehentasuna etxebizitzak esleitzean. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute errolda-baldintza hau bete behar esleipen prozesurako.
  • Diru-sarrerak: 2022. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 27.125 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza hau egiaztatzeko eskabidearen titular guztien diru-sarrerak kontuan hartuko dira. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek ere.
  • Bizikidetza-unitatearen kide-kopurua: gehienez 5 kide

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2023ko abenduaren 4a eta 22a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) web-gunearen bidez.
  • Postaz: Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Samaniego kalea 2, 1. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en aurrez hitzordua eskatuta. Ramiro de Maeztu kalea, 10, 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dutenek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu eta baita izena modu egokian emateko jarraibideak.

Gogoan izan, esleipen prozedura honetarako izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko egoeran ez duela inolako ondoriorik izango. Bestetik, jakin, izena eman, baina esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren, egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaiola Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzula berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.