Lontana Groupek 75 urte bete ditu eta datozen 3 urteetan 40 milioi euro inbertitzea aurreikusten du

0

Enpresa talde familiarra da Lontana Group. 1948an hasi zuen ibilbidea, Vizcaína de Industria y Comercio (Vinco) elkartea eratu zenean. Gaur egun 1.000 profesional baino gehiago ditu, mundu osoko 19 zentrotan banatuta. Euskalduna Jauregian ospatu du 75 urteko ibilbidea, ekitaldi baten bidez, eta datozen 3 urteetan 10 milioi euro inbertituko dituela iragarri du. Ahaleginak arlo hauetan egiten jarraitzeko asmoa du taldeak: nazioarteko hedapena, produktuen balio-katean zeharreko integrazio-prozesuak, negozio-ildoen dibertsifikazioa eta zerbitzu berrien garapena (datuak, teknologia). Ondorioz, hazkunde horrekin bat etorriko den pertsonen egitura bat behar du. Hortaz, aipatutako epean erakundean 150 lanpostu berri sortzea aurreikusten du.

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da ospakizun-ekitaldian, eta Lontana Groupen sortzailearen figura nabarmendu du, baita erakundeak haren ibilbidean zehar izandako funtzionamendu ona ere.

“Duela 75 urte hasi zen hau guztia. Ekintzaile batek, Urbano Cámarak, gaur egun talde hau denaren oinarriak finkatu zituen haren familiaren laguntzarekin, buruan amets bat eta helburu bat zituela. Pertsona ugariren hamarkadatan zeharreko ekintzailetzari, lan gogorrari, dedikazioari eta konpromisoari esker, amets hura errealitate bihurtu da, eta espektatiba oro gainditzen du gaur egun”, nabarmendu du Lontana Groupeko CEOak, Felipe Villañok. Ekitaldira etorri izana eskertu die lantegi eta bulego komertzial guztietako pertsonei, eta bereziki oroitu ditu “zoritxarrez dagoeneko gurekin ez dauden pertsonak eta taldearen historian zehar haren parte izan direnak, bezero leialak, hornitzaile fidagarriak eta urte hauetan zehar Lontana Groupen helburuan sinetsi duten pertsona eta erakunde guztiak”.

Taldearen izaera familiarrak, profesionalizazioak, belaunaldien arteko ondorengotza-plan egoki batek, negozioen dibertsifikazioak, nazioartekotzeak eta pertsonek, hau da, “negozioaren beharrekin bat zetorren pertsonen egitura egoki bat izateak eman dio sendotasuna, gaur hemen egon ahal izateko eta gure etorkizuneko proiekturako oinarri sendoak finkatu ahal izateko”, esan du Felipe Villañok.

75 urteko ibilbidean, erdieraldatutako produktu metalikoen, torlojuen eta finkatze-sistemen nazioarteko hornitzaile globala bilakatu da taldea. Hala, 2023. urtean 500 milioi eurotik gorako negozio-zifra izan du.  Gaur egun, 100 herrialdetara baino gehiagotara banatzen du, eta 1.000 profesionalez baino gehiagoz osatutako plantilla du, mundu osoko 19 zentrotan banatuta. Zentro horietatik, sektore ugaritako 17.000 bezerori eskaintzen dizkie soluzioak: automobilgintza, industria, eraikuntza, energia, aeronautika, trengintza, arkitektura edo ontzigintza.

Lontana Groupeko enpresak ohikoak dira haien sektoreetan, eta soluzio globalak eskaintzen dituzte produktu metaliko erdieraldatuen, torlojuen eta finkatze-sistemen hornitzaile industrial gisa.

Gaur egun, Lontana Groupek bost negozio-lerro ditu ditu, eta erreferentziazko enpresak, adibidez: Alu-Stock, Bronmetal, Chavesbao, Index, Londex, Metalle Schmidt, VBT Industrial eta Vinco.