Gerra Zibileko 51 gudari eta milizianoren gorpuzkiak aurkitu dira Amorebieta-Etxanoko Hilerrian

0
  • Gogora Institutuak dei egiten die inguruan desagertutakoen familiei harremanetan jar daitezen eta, horrela, balizko identifikazio batera eraman dezakeen prozesua has dezaten

51 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dira Amorebieta-Etxanoko hilerrian, eta aztarnen arabera, garaiko Odol Ospitaletik edo zuzenean inguruko gerra-fronteetatik eramandako gudarien eta milizianoen gorpuzkiak dira.

Gorpuak lurpetik ateratzeko lanek bide ematen diote identifikazio-prozesuari, eta, horretarako, Gogora Institutuak berriro dei egiten die inguruan desagertutakoen familiei, Institutuarekin harremanetan jar daitezen eta balizko identifikazio batera eraman dezakeen prozesua hasteko

Ondoko helbide elektroniko edo telefonoaren bidez egin daiteke: gogora@euskadi.eus | 944032845

Eusko Jaurlaritzaren Gerra Zibileko desagertuak bilatzeko programa

Desobiratze lanak hilerriko eremu zehatz batean egin dira, dokumentazio historikoaren arabera, bertan gerran hildako pertsonak lurperatu baitzituzten. Esku-hartze hori Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Aranzadi Zientzia Elkartearekin duen «Gerra Zibileko Desagertuak Bilatzeko» programaren barruan dago, eta esku-hartze horrek, zehazki, Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntza du. Identifikazio genetikorako beharrezko lanak EHUko Biomics laborategiarekin egiten dira.