Euskadiko Osasuneko Liburutegi Birtuala, urtarriletik aurrera

0

Datorren urtarriletik aurrera, Euskadik Osasuneko Liburutegi Birtuala izango du, eta, horri esker, profesionalek eta herritarrek leiho bakar baten bidez eskuratu ahal izango dute arlo horretako kalitateko informazio guztia. Hala iragarri du gaur Marian Ibarrondo Osasun Saileko Ikerkuntza eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak, tresna berri hori Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean aurkeztean.

Gotzone Sagardui buru duen Sailak urteak daramatza Osasuneko Liburutegi Birtual berri horretan lanean. Liburutegi Birtual horrek, lehendik dauden egituretan oinarrituta, eskuragarri dauden bibliografia-funtsei buruzko informazio guztia biltzen du eta teknologiarik aurreratuena erantsi du. Hori dela eta, jauzi kualitatiboa eman da Euskal Osasun Sistemaren ezagutzaren kudeaketa-zerbitzuen modernizazioan eta hobekuntzan.

Horrela, garaietara eta beharretara egokitzen den eta egokitu daitekeen zerbitzua ezartzen da; edukian eta forman arreta homogeneoa bermatzen duen zerbitzua; zerbitzu eskalagarria (hau da, erabiltzaile bakoitzaren funtzio eta gaitasunetara egokitua) eta kalitatekoa Euskadiko osasun-sektoreko profesional guztientzat eta herritarrentzat.

Laburbilduta, Osasuneko Liburutegi Birtual berriaren helburu nagusiak dira:

  • Euskal Osasun Sistemaren barne-ezagutza zaintzea, nabarmentzea eta bistaratzea.
  • Osasunaren arloko kalitate handiko kanpo-ezagutza eskura egon dadin erraztea.
  • Euskadiko Osasun Sisteman ezagutzaren kudeaketa-kultura hedatu, gaitu eta sustatzea.
  • Zientzia sustatzea eta bultzatzea, baita sarbide irekia

Urtarrilean jarriko da martxan, eta, ordutik aurrera, tresna berri horren erabiltzaileek ezagutza zientifikoan oinarritutako informazio zehatza eta fidagarria eskuratu ahal izango dute edozein lekutatik. Horretarako, liburutegi horrek metabilatzaile espezializatua izango du.

Gainera, profesionalen kasuan, hobekuntza nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: zerbitzuari, ikerketa-taldeari eta ESIari lotutako ekoizpen propioa iraultzeko aukera; Euskal Osasun Sistemako beste profesional batzuen produkziora sartu ahal izango da; informazio pertsonalizatuko alertak izango ditu; eta abar.