PRUEBA
Etxebizitzaren Legeaz gain, beste alderdi bat ere jorratu da: Euskal Autonomia Erkidegoak duen egoera aurreratua Gobernu zentralaren Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren Next Generation EU funtsen bidez eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako eskaerak izapidetzeko. Arlo horretan, Arriola sailburuak nabarmendu du Euskal Autonomia Erkidegoa izan dela Ministerioak «ezarritako helburuak bete dituen lehen autonomia erkidegoa», 16.000 etxebizitza baino gehiagotan eraberritzeak babesteko tramitatzen ari diren laguntzekin. Eta Euskal Autonomia Erkidegoak «beste autonomia erkidego batzuek partidak ez agortzeagatik gera daitezkeen geldikinak eskuratzeko» eskaera berretsi du.