Euskalmetek eguraldi egonkorra iragarri ditu Gabon eta Eguberri egunetarako

0
PRUEBA

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, eguraldi egonkorra izango da eta ez du euririk egingo Gabon eta Eguberri egunetan. Hala ere, egonkortasun horren ondorioz, gaueko tenperaturak hotzak izango dira, eta behe-lainoa sor daiteke eta izotza ere egin dezake lurraldearen barnealdean.

GABON -EGUNA

Euskalmeten arabera, 24an, egunaren lehenengo orduetan, hodeiak agertuko dira, baina goiz partean desagertzen joango dira. Litekeena da behe-lainoa sortzea, batez ere barnealdeko haranetan. Haizea ahula eta aldakorra izango da, eta kostaldean ekialdeko haizea nagusituko da arratsaldean.

Eguneko lehenengo orduetan, tenperaturak hotzak izango dira, eta Arabako zenbait tokitan izotza ere egin dezake. Tenperatura minimoak 5-7 ºC ingurukoak izango dira isurialde kantauriarrean eta 1-3 ºC ingurukoak lurraldeko gainerako lekuetan. Tenperatura maximoei dagokienez, isurialde kantauriarrean ez dira 14 ºC-tik igoko, eta 11-13 ºC inguruan ibiliko dira Euskadiko gainerako tokietan.

EGUBERRI-EGUNA

Eguberri egunerako, 25erako, antzeko eguraldia espero da, baina goizeko lehenengo orduetatik hodei gutxiago izango da eta barnealdeko haranetan behe-lainoa sortzeko probabilitateak handiagoak izango dira. Goizaldeko tenperaturak baxuagoak izango dira, eta izotza egin dezake barnealdean, batez ere Araban, eta litekeena da, beraz, barnealdean abisu horia aktibatzea izotzagatik. Tenperatura maximoak 11-14 ºC inguruan mantenduko dira.

Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmeten webgunearen bidez (www.euskalmet.euskadi.eus) eta X kontuaren (@Euskalmet) bidez, edo “Abisuak nahieran” zerbitzuan alta emanda. Larrialdietarako deitu 112 zenbakira.