URA-Uraren Euskal Agentziak lizitazioa abiarazi du Zallako Aranguren Cadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko obrak egiteko: 18.168.778 €-ko lizitazio-aurrekontuarekin, 18 hilabeteko egikaritze-epearekin.
Ur-goraldien aurrean babesteko jarduketa horiek Cadagua ibaiaren 2440 metroko tarte batean egingo dira, Arangurengo tren-geltokiaren eta Zallako El Baular auzoaren artean. Jarduketen xedea da Cadagua ibaiaren ahalmen hidraulikoa hobetzea, ibilgua handitzeko plataforma batzuk sortuz — eskuinaldean, Arangurengo tren-geltokiaren parean; eta ezkerraldean, araztegiaren eremuan —, uholdeen emariak desbideratzeko eta, horrela, Arangurenen uholde-arriskua saihesteko.
Gainera, Ojivar auzoan ibilgu bikoitza egingo da eta ibilguaren sekzio hidraulikoa eskuinalderantz zabalduko da. Oreña auzoan ere ibilgu bikoitza egingo da ezkerraldean. Azkenik, El Baular auzoan, ibilgua irekiko da bi ertzetarantz. Jardun horiek luzetarako defentsekin osatuko dira.
Proiektu honek Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Biodibertsitate Fundazioaren (MITECO) laguntza du: Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan – NextGenerationEU.