Nafarroako Hezkuntza Departamentuak zenbatetsi du 12.000 pertsonak hartuko dutela parte datorren udan irakasle-plazetan sartzeko prozesuetan

0
PRUEBA

Hezkuntza Departamentuaren arabera 2024ko udan 12.000 izangai inguruk hartuko dute parte egonkortze- eta birjartze-prozesuetan Departamentuak eskainitako 401 irakasle-plazetako bat esleitzeko prozesuetan.

Joan den abenduaren 13an lehiaketa-oposizioaren prozesuan partaide izateko eskarien aurkezpenerako epemuga betetzean, zeinetan 2022. urteko birjarpen tasari zegozkien irakasleen 160 plaza eskainiko ziren, 4.873 partaide zenbatu dira zein espezialitate bat baino gehiagotan inskribatu ahal izateagatik, 6202 eskari bihurtu diren. Dena den, eskari guztiak kudeatu ostean, onartuak eta baztertuak izan diren pertsonen zerrenda argitaratuko da, beraz, izangaien azken datua egungo datuekiko ezberdina izan liteke.

Espezialitatearen araberako eskarien banaketari dagokionez, zifrak euskerazko Padagogia Terapeutikoaren bost plazarako 275 izangai eta Lehen Hezkuntzako espezialitatean gaztelaniaz diren 58 plazetarako 2.010 izangairen artekoak dira. Hizkuntzaren araberako analisia egiten bada, euskerazko 46 plazetarako 1.975 eskari daude, alegia, eskainitako plaza bakoitzeko 43 izangai, eta 4.227 eskari gaztelaniazko 114 lanpostutarako, hau da, plaza bakoitzeko 37 izangai lirateke. Zifra horiekin, hautaketarako 60 epaimahai ingururen ezarpena aurreikusten da eta horien izendapena 2024ko lehen hiruhilekoan gauzatzea espero da.

Partaide izateko eskaria egin duten pertsonen jatorria kontuan hartzen badugu, gehiengo zabala Nafarroan bizi da eta jarraian datoz, hurrenez hurren, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan, Aragoin eta Errioxan dituzten pertsonak, izangai gutxieneko lurraldeak, probintzia bakoitzeko batekin, Albacete eta Tarragona izanik. Adinari eta sexuari helduz, pertsona eskatzaileen erdiak baino pixka bat gehiagok 30 urtetik behera dituzte eta % 79,4a emakumeak dira.

Beraz, eta joan den ikasturtean onartutako egonkortze-tasari dagokion deialdia ere kontuan hartuta, 2024ko datorren udan 12.000 pertsona izangai ingururen partaidetza aurreikusten da; zeinek egonkortze eta birjarpen prozesuen artean eskainitako 401 plazetako baten esleipendunak izate aldera, 170 epaimahaitik gorako kopuruaren arreta jasoko duten.